inprimatu
Ama Birjinari
Izenburua:
Ama Birjinari
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1120.zk.
Orrialdea:
2

Ama Birjinari

 

Etchamendy, Maņech

 

 1

 

 Nahiz ni ez naizen gai, zutaz mintzatzeko,

 Ama, badut chedea zure aiphatzeko;

 Birjina garbiena, zu ohoratzeko,

 Eta egun goraki zure othoizteko.

 

 2

 

 Elizan duzu guziz zuk maite othoitza,

 Bainan Desertu huntan da ene egoitza.

 Hemenik derauzut nik altchatzen bihotza;

 Othoi adi-ezazu. Ama, ene botza!

 

 3

 

 Itsasoak koleran, Thirainak borthitzik,

 Suntsitu nahi ditu guziak Untzitik;

 Gizonaren indarrek ezin egin deusik,

 Jinko eternalaren bothereak baizik.

 

 4

 

 Orduan Mariņelek, beren lanyerretan,

 Porturik segurrena dute zure baithan;

 Jinkoak zu adituz, zure othoitzetan,

 Emaiten-tu Thirainak beren zedarritan.

 

 5

 

 Badire Abokatak Tribunaletako.

 Zu, Abokat-Saindua, Zeru-lurrendako

 Merechi dutan gaztigutik libratzeko,

 Nik ere hartzen zaitut Ama ararteko.

 

 6

 

 Egidazu oraitik-ene heriora,

 Jaunaren othoiztetik ez nadien bara!

 Ene azken-hatsean yinzaizkit aldera,

 Zure Bihotz-amultsuz ene laguntzera.

 


inprimatu