Parisetik Algeriako laguneri
Etxamendy, Jean
1
Letra bat izana dut, suieta horrela.
Eskualdunak zikoizki, ta bizi girela:
Ahantzia dugunez, Ageriako gerla?
Gure haurrideak han oraino direla!
2
Lehen ni ere hortik, hunarat kantari,
Memento ilhunetan, usu nintzan ari:
Errepostu iten dut, ukan galdeari:
Nere sor-lekutikan, lagun chaharreri...
3
Badakit segur zer den soldatasuna;
Elgarren laguntzea ala ontasuna;
Soldadoek maite du zinez batasuna;
Bainan othoi konprendi gur' ichiltasuna!
4
Eskual-Herrian denak ichilik dagoizi;
Erreprochurik gabe nahi ditut utzi;
Gerlak hunkirik gaude, bai penetan bizi,
Chubero ta Lapurdi bai eta Garazi...
5
Ez othoi hau pensatu, oi lagun maitea,
Ezaukula balio zuen aiphatzea
Bainan huntaz fida naiz, zer ezin-bertzea!
Zonbait amentzat dela, begi-bustitzea...
6
Hasarratu zirare, ta hartu tupeta;
Ahantzirik zizteta, ez hortaz inketa.
Bakotchak bereaz du, aski pentsaketa,
Kurridan abitua baitugu Prefeta!
7
Primaderarik gabe, orai larrazkena:
Adin ederrenian negu ilhunena.
Anhitz baita johanik hola erran dena:
Ikus-azu hortarik gare dolamena.
8
Sortzeak hiltzea zor, hau da Katickima.
Gazterikan joaitea, gerlako sistima.
Pentsa zazu nola den bizi zure ama,
Bethi ikaran noiz den jinen telegrama!
9
Horren gatikan nehor ezin da mentura;
Bainan zuentzat gaude, othoitzez ardura.
Akaba dadiela gerlaren histdura:
Zuek etcherat eta hilak sar zerura.
10
Gehio erran nio, bai ahala banu;
Pertsulari eder bat, Jaunak egin eznu.
Bainan zuekin tugu bihotz eta asmu
Aiphamenikan gabe, baduzi estimu.
11
Izan zaizte untsa ta barka gure hutsez;
Nere esplikua dut chuchen eman ustez:
Orhoitzen baigirare horgo nahigabez,
Goraintzi handienak, eskualdunen partez!
12
Pertsuen kantatzea, zuentzat sokorri;
Horren gatik nahi tut, kasetaz igorri...
Koblari hobe batek nai batu ezarri,
Galde egiten deiet Mattin-Chalbadorri.