Neskatchak eta Panpilli
Etxamendy, Jean
1
Parisetik jauzi bat, gaur Senpereraino
Koblaka egingo dut, hoinbertze naizeno
«Panpilli» hori ikus, daikenez oraino
Trastu gogorra dago nola egundaino. (Tra-la-la).
2
Hiriko neska hotaz, zira kantuz hasi
Zere maneran dizu «Panpilli» goretsi
Pillula ezin dute, gaichuak iretsi
Hauien partez nahi dut, egun ihardetsi (Tra-la-la).
3
Orai pasa ditzagun, churi eta beltchak.
Ez tugu ahantziko, zure kobla motchak.
Kalitaterik gabe, zere nahiko tatchak.
Ez du hori merezi, hiriko neskatchak. (Tra-la-la).
4
Ezpain gorri ta tinduz erraiteko frango
Gauza huni aspaldi, pensaketa nago
Probetchurik ez duzu, adinez akabo
Deus guti ikusia, seguraz «donado».(Tra-la-la).
5
Zure moda fini da, berria da sasoina
Hogoigarren mendea, daukagu patroina
Modan ere da luze, zapata takoina
Hemen ez laike pollit zur'eskalapoina. (Tra-la-la).
6
Zayak aldiz dituzte eder estatuan
Belaun-buruak ere gordetzen gostuan
Pensamendu charrak zuk dauzkazu goguan
Ala jujatzeko bat; atchiki onduan. (Tra-la-la).
7
Lana egin ta zuzen, da dien deskantsa
Sinhetsiko nauzula, badut esperantza.
Zinema guti bainan, maite ditu dantza
Enekilan joaiteaz, berdin konfiantza. (Tra-la-la).
8
Hiriko neskak othoi, ez gaizki ataka
Kanpagnarrek baitute, hok bezenbat taka
«Panilli» gogo onez, «hau intzunen duka»
«Hemengo bat ez niok, horgo bati truka» (Tra-la-la)
9
Hemen Parisen dagon, neska eskualduntsa
Bata-bertzea hartuz, zagutzen tut untsa
Eskualdun egoiteko, hok baitute funtsa
Hemen ederrik dago, oi gure hizkuntza. (Tra-la-la).
10
Eskual-Herrian aldiz, kanpagna ta kostan
Senperetik partituz, arribatuz «Hoztan»
Neska urguluntsuak, frantsesez askotan
Aituko tuzu playa, ta mendi kaskotan (Tra-la-la).
11
Ongi bururatzekotz, nere hitzaldia
Kasu nolakoa den, azken ukaldia
Ongi garbitu gabe, zure sukaldia
Hunat erreprotchuka, ez othoi abia. (Tra-la-la).
12
Gaizo Panpilli beraz, garen estatuan
Kontenta gaitezela, ta giren chokuan
Batzu hirian eta zu aldiz bortuan
Denak berdin eskualdun gituzu goguan. (Tra-la-la)
13
Bihotza ez daukat nik, herra gaichtoz hilik.
Ez dauzut amengioz, ez bertsu biphilek
Izar hok gaizituak ezauden ichilik
Errepostu bat behar, zuela «Panpillik». (Tra-la-la)
14
Neska hok bildu naute egungo sakelan
Plazer bat egin nahiz, izan dut aski lan
Bainan nik hauien gatik deusik zurekilan
Ez dut izan ez eta izanen sekulan. (Tra-la-la).
15
«Panpilli» mendian ta neskatchak hirian
Orai Uzten zaituztet, zarezten heinian
Batzu ala bertzeak, kontentik agian
Zuek baketu nahiz, jarri naiz artian. (Tra-la-la).