Marokatik oihu «Chalbadorri»
Etxamendy, Jean
1
Gaizo Chalbador, eskual-herriko, koblari guzien aita,
Zuk orai arte, eman pertsurik, baizik ez dezaket maita
Eta gaur ere, horrek zer dion, guk denek dezagun guaita,
Pertsuk'artzeko lagun bat nahiz, ibilia omen baita.
2
Hastapenetik zuzen den gisan, nahi zinduzket agurtu,
Ba eta ere sendimenduak, nola ditudan aithortu:
Marrokan bainaiz, bihotzminekin gauza huni naiz oharitu,
Pertsuk artzeko ithurri hori, othe zauzunez agortu.
3
Nahiz ez garen gazte lagunak, ta gradoz liferentzia,
Adichkidea barka zadazu, hartzen dutan ausartzia:
Erranen dauzut laño lañoa, zer den nere gutizia:
Izkriboz beden, posible balitz, Chalbadorren aditzia,
4
Pasatzen tugun egun dorpetan, etcheko letrak sostengu,
«Kasetak» ere aurkibide bat, plazerrezkoa hemen du:
Bainan ez dugu usu ikusten, kantuzko anhitz talendu:
Alta dionaz, koblarientzat, lekua nasai omen du.
5
Asko plazetan frogatu duzu, gazter anhitz aamodio,
Besta eder bat iragan eta, erranez «ikus-artio»;
Eta gaur-ere «jaun Chalbadorrek» ez dauku errain «adio»:
Zonbait pertsutan, kontseilu onez, plazer bat egin zindio...
6
Nere goguak zer asmu zaukan, deklaratu dauzut egun.
Ez nuke nahi, galde choil huni, begiak zerra ditzazun.
Elgarretarik hoin urrun gatik, segur nahi nuke entzun
Iphar-Afrikan dagon gazteaz, zuk hor zer pentsatzen duzun.
7
Eskual-herriko egun ederrak, ez dira segur ahantzkor,
Zure-ta-ene ideyak ere, dira berdin anayakor:
Egungo huntan kitatzen zaitut, oi adichkide Chalbador;
Zaren, adinik azkarrenian, izan untsa eta pichkor!