Marokatik. Eskualdun neska "Bordelen"
Etxamendy, Jean
1
Pasayan izatu naiz, doi-doya Frantzian,
Eskual-Herri maitean, zer alegrantzian!
Gogoeta bat badut gu denak bizian
Kurrituz gabiltzala, esperientzian (Tralala).
2
Egun dutan suyeta, ez da irringarri;
Zuzenerat johanez da deithoragarri,
Bordelen gerthatu zaut, kasu bat galgarri:
Neskentzat zonbait kobla, nahi tut ezarri.
3
Kanpainatik neskatchak hirirat ihesi:
Eskual-Herrian ere asko badoatzi,
Partitzen serios, ta gero goraintzi!
Ez dute denek erten nola diren bizi...
4
Bainan nik erranen dut ikusi dutana:
Bordeleko hirian, neska eskualduna!
Bizitze berri bati han dago emana,
Mila liberetako egiten du lana...
5
Lan hori zer daiteken nik ez dut errango
Zeren hirian baita bai holako frango,
Hamar manamendutan, bat bada akabo:
Denbora johanago, gare trichteago!
6
Burhasoek ez dute hanbat arrangura;
Berri onak dituzte ukaiten ardura:
Bichtan den gauza bat da, eta hau segura,
Plazer lizunetarik ez dago barura.
7
Eskual-Herrin dakitan chokoņo batian
Ez du hori ikasi, hak bizkitartian!
Konprendituko naute guziek agia,
Bayonatik has eta Maulerat artian...
8
Familia onetik jalitzen da segur;
Horren bizi moldeaz, nehor ez da beldur.
Lehen etche zaintzeko, bazuten lau zakur;
Bordelen ez baitute, bada aski makur!
9
Adichkide maiteak, izan zaizte untsa!
Ene gaurko erranez, har zazue funtsa:
Kanbiatuko dela, izan esperantza;
Galdeginez harentzat, zeruko laguntza (Trala la la).