Donazaharre
Etxamendy, Jean
1
Garazi choko aldean dago, airos eder eta lore,
Mendi gainetik behatu eta, erregina baten pare!
Hiri ttipia bezain pollua, zu gaicho Donazaharre!
Her-auzo gisa, ariko nauzu, bainan ez kecha batere:
Lehen galanta bezain herrebes, bilhakatu baizirare!
2
Ez naiz ez mintzo, Donazaharren, bizi diren denendako;
Bainan bakarrik, ner'adineko gazteria batendako:
Bi partetarat emanak dira, «tunante» oinak, zendako ?
Abantail eta ohore guti, badukete, berendako;
«Mizpira feiraz» hoinbertze sino, mizpira ustelendako!
3
Bi soinulari eta bi plaza zer behar da gehiago?
Aide batetik ala bertzetik, mizpirak zoin ustelago...
Jestu hoietan, gizon entzunak, famatuak ezinago;
Sekulan ez dut, eskandalarik, nik hauteman handiago:
Donazaharre, bethi hasarre, dena buhamia dago!
4
Gure bas'herri dohakabeak, hamarretarik zortziak,
Erran behar da, guhauren faltaz, ditugula ehortziak:
Eritasuna, ardurenian, ekartzen baitu sortziak;
Ondorioak hola badauzka, urgulurat erortziak;
Deus-onik ez du batak-bertzeri, harriaren igortziak!
5
Euskal-Herriko; mendi chokotan, ardura gerthatzen dena:
Batzuk-bertzeri; biziki aisa, emaiten dugu hobena!
Artzen baigira, batto akusa eta bertzia kondena,
Orhoit-gaitezen, bekatuetan, urgulua da lehena,
Hamarretarik bederatzitan, gu galduko gaituena...
6
Gazte maitea, balinbaduzu, bate bihotzeko garrik,
Ez du balio ez chekatzia, lagunekilan aharrik:
«Orhoit, Herrian, zuk baduzula, andre chahar bat bakarrik
Zur'adineko semea hila, nork ez du inen nigarrik?
Eta ez duke, konsolatzeko, ez arramantza beharrik!»
7
Azken pertsuan,lagun maiteak, agur herrarikan gabe:
Izan gaitezen, muthil zintzoak, gure buruaren jabe!
Ongi liberti elgarrekilan, ta bethi elgarren alde...
Hortarik kanpo, eskual-Herria, bertzela baita debalde,
Goresten zauztet, Donazaharre, Antcharburu, t'Harritalde?