Chalbador eta Mattini
Etxamendy, Jean
1
Chalbador eta Mattin ditut ohoretan;
Konfiantza izpi bat galdu dut bietan:
Bat bethi berdin dago pertsuen zorretan;
Chalbador gazten kontra hasi aferetan
Ta Mattin ere naski da asmu beretan.
2
Lehenik Urepele, Ahetze da gero:
Bien artean, gaur dut, hartu delibero.
Pertsu emaiten nire naiz potitikero;
Nahiz zaharren kontra gogoz ez hain bero,
Fermuki hasi naiz gaur, utzirikan oro.
3
Agur minak bihotzez, Mattin ta Chalbador
Urrunetik ez nuke eman nahi amor;
Pertsulari gazterik ez delakotz nehor;
izan dira pertsuak segur arras sarkor;
Gazte baten ordainak adi-zkizue hor.
4
Chalbadorrek ederki gauzak ditu klartu
Koblari arrazari, dela aldi-tchartu:
Gauza berari nihau-ere naiz ohartu;
Lanjer handia kusiz pensaketa sartu;
Uste baino barnago gogoak dait hartu.
5
Jaunak igortzen ditu bethi munduari
Behar diren-hetarik behar orduari:
Lehen izan da eta bada pertsulari;
Hargatik orotarik, chehe eta larri,
Halere ezin fida in dezakenari...
6
Ez dut ez gar handia nik hogoi urthetan.
Entseguak baditut naski debaldetan.
Gogotik ar nindaite bai zuen aldetan:
Alta zirezte segur gaitzeko fametan,
Bainan halere bozez heldu den primetan.
7
Erran behar dauzuet, oi adichkideak,
Agradatzen nauela pertsu emaiteak,
Eta ere eskualdun fermu egoiteak...
Bainan deziraz baizik ez deazke segi;
Oraino gibelache nauka ahalgeak...
8
Ohantzetik umeak, airekoer begi,
Hek nahiz imitatu, ari higi-higi:
Bainan desiraz baizik ez deazke segi
Gaicho hura ezin da abia goizegi;
Hegal lumachazkoak ditu ahulegi.
9
Halere etsenplua hartuz zahar bati,
Guti-aski bederen airatzen da bethi.
Lehenik hegaldatuz ahul eta ezti;
Erortzen den lekian, ahal bada, chuti;
Eta berdin juanen da hedoyetan goiti!
10
Chori ume horren naiz gisasu bertsian:
Ezin aisechki planta kantu ta pertsian!
Koblari batendako noiz ezin-bertzian:
Bainan hau derauzuet, hitz hok agertzian;
Ez naiz luzaz egonen bidechka hertsian
11
Neure parabolatik bainaiz geldituko,
Erran hotarik beden araiz ichilduko;
Bainan irakurlea baita dudatuko,
Zuen arterat naizen ni menturatuko,
Azken huntaz, guzia dut esplikatuko.
12
Chalbador eta Mattin, huntan beraz: «Agur»
Elgarren ikusteaz dugu zonbait aphur;
Pertsulari jiteko ez naiz egoin uzkur;
Zerbait atherako dut chuchen edo makur
«Mama gorri on hori» ez badago chuhur!