inprimatu
Trinitate saindua
Izenburua:
Trinitate saindua
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1099.zk.
Orrialdea:
4

Trinitate saindua

 

Zalduby

 

 1

 

 Sinhesten dut Jainko bat

 hiru presunetan,

 Aita, Sem'Izpiritu

 deitzen direnetan.

 Bakhotcha Jainko bat da

 hiru horietan.

 Bainan jainko bat baizen

 ez da hiruetan.

 

 2

 

 Aita lehen presuna,

 Semia bigarrena,

 Izpiritu Saindua

 da hirugarrena.

 Zein da zaharren edo

 botheretsuena?

 Hiruek berdin dute

 bakharrik duena.

 

 3

 

 Hiruak bethidanik

 berdin dire denen,

 Izatez, bai botherez,

 bai Jainkotasunez.

 Hiruak bat izatez,

 berechak presunez;

 Hiruak Jainko bainan

 Jainko bat baizen ez.

 

 4

 

 Ene adimendua,

 hemen suntsi hadi;

 Huntan har nak fedea

 argi'ta gidari.

 «Sinhesten zaitut» errok

 michterioari,

 Bat beizik ez denaren

 hirurtasunari.

 

 5

 

 Aita, Jainko zarena,

 zure bothereak

 Zeru lurrak daduzka

 gaindizka betheak.

 Bizia, herioa,

 egunak, urtheak,

 Dire zure nahien

 egin-arazleak.

 

 6

 

 Aitaren ganikako

 Seme eternala,

 Jainko egiazkoa,

 Aita den bezala;

 Zu gizon egin zare,

 hil ere bai hala,

 Gure amodioak

 ekharriz hortan.

 

 7

 

 Izpiritu Saindua,

 zu ere Jainkoa,

 Aita Semen batasun

 amodiozkoa,

 Bien zarraizkoten

 argi-ta gozoa,

 Susta diezadatzu

 bihotza, gogoa.

 


inprimatu