inprimatu
Pilotarientzat
Izenburua:
Pilotarientzat
Sinadura:
Etxahun (Etchahun, Etchahoun, Etxaun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
375.zk.
Orrialdea:
3

Pilotarientzat

 

Etxahun (Etchaun, Etchahoun, Etxaun)

 

 1

 

 Bozkariozko besta huntan

 Ohore Ama Eskual-Herriari!

 Gure izar gidari ona

 Egun zirade, Baïgorri!

 Zure plaza handi maitagarrik

 Ederrez ez du parerik

 Agur, agur, izar pilotarik!

 Agur gogotik deneri!

 

 2

 

 Egun Baigorrirat jin dira

 Eskual-herriko haurrik baliosenak!

 Gure hiru Probintzietako

 Pilotari famatienak:

 Badira gaztiak eta heiekin

 Adinak baztertu dituenak,

 Denek batian egin beharrez

 Familiarik gochoena,

 Ahal oroz lagunt zazu, Ama,

 Hoiek egun hasi lana!

 

 3

 

 Nun zituztegu, Perkain, Otharre,

 Larralde, Chilhar, Leonis, Chikito?

 Ta zuenkin zonbat bertzerik

 Itzali direnak bethiko!

 Ez da denbora labur bat baizik

 Gure plazetan jokatzeko.

 Hoiek utzi etsenplu ona

 Ez dugu, ez, ahantziko

 Izanez denak gogo bereko,

 Ez da pilota galduko.

 

 4

 

 Batasun berri bat, gazteak,

 Zuentzat egina hemen bada egun

 Hortara bil zaitezte-denak:

 Hemen giratezke lagun!

 Elgarrekilan joko zaharra

 Gorenetik altcha dezagun,

 Ta kaskoin gutaz jelos direnak

 Atchiki ditzagun urrun...

 Atzo, bihar, hala nola egun,

 Bego pilota eskualdun!


inprimatu