inprimatu
Donostia-ri
Izenburua:
Donostia-ri
Sinadura:
Etxahun (Etchahun, Etchahoun, Etxaun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1071.zk.
Orrialdea:
6

Donostia-ri

 

Etxahun (Etchaun, Etchahoun, Etxaun)

 

 1

 

 Bortüz hanbat satisfatürik, itxasoz menguatia,

 Ziberu'loetan utzirik, bürütü dit juaitia

 Hendai'eta Irun-en gaintik, ikustera Donostia

 Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak;

 Ilüsitürik hantik horra niz, hain beita xarmagarria.

 

 2

 

 Larrazkeneko egün eder bat, bazter guzik koloretan,

 Itxasua bake handian bere zilharrezko kotan,

 Barka xuri eijer aldia bat hurin goxoki junpakan,

 Ni haler soz, amets batetan, gogua pentsamentükan

 Nurk sinhets badiela martirrak xoko maitagarri hortan?

 

 3

 

 Bastiza ezinago ederrez handitzez dua herria,

 Aize gaixtuer bühürtzeko fierrik badütü mendiak,

 Baten gaiñian amiragarri andere dona Maria,

 Haren onduan leihor eder bat mündian pare-gabia.

 Zer balio du edertarzünak, ez bada libertatia?

 

 4

 

 Arrüetan jente ozte bat nahas zahar eta gazte,

 Poliza ülhün saldo bat eskualdun garbien arte,

 Kafeterietan edari ausarki bena ez kantürik bate,

 Bazterrek irus üdüri zien, bena zü hor bardin trixte;

 Zure egiazko irustarzüna, oi Donostia, nuiz date?

 

 5

 

 Urtiak zalhe baduatza, laster jinen da berria

 Zuiñek ekarriko beiteikü dener donostiar maitiak,

 Osagarri eder batekin xantza eta pazentzia,

 Aski bertüte begiratzeko garbi eskualdun fedia.

 Anaie gira eta izanen. Berriz arte, Donostia.


inprimatu