inprimatu
Tribunaletako Gurutzefiken khentzeaz
Izenburua:
Tribunaletako Gurutzefiken khentzeaz
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
3-4

Tribunaletako gurutzefiken khentzeaz

 

Zalduby

 

 1

 

 Gure Gobernamenduak

 Jainkoa hain higuin du,

 Tribunaletarik baitu

 Kurutzefika khendu:

 Hainbertzeuaz du Frantzian

 Justizia aphaldu

 Kontzientzien beldurra

 Du behinik bat galdu.

 

 2

 

 Ez bada tribunaletan

 Gehiago kristorik,

 Ez dezakeguke altcha

 Juramentuz besorik:

 Han juje direnak beizik

 Ez bada goragorik,

 Gure juramentu orok

 Ez dute baliorik.

 

 3

 

 Juramentuak lekhuko,

 Hartzen baitu Jainkoa,

 Jainkorik ez balinbada,

 Haizu da zin faltsoa:

 Jainkorik gabe zer nahi,

 Ona ala gaichtoa,

 Denak orohat direla

 Hau erran gabe doha.

 

 4

 

 Gurutzefika ikusiz

 Sinhestedun jujeak

 Makhur jujatze beldurrez

 Aise ziren hobeak

 «Ez zatzuela kondera,

 «Zioen gurutzeak,

 «Ni egin nauten bezala

 «Jende hoben gabeak.»

 

 5

 

 Gizonezko justizia

 Gauza hits eta hotza;

 Khurutzefica khentzean

 Khendu zaio bihotza:

 Deus zuzenik gehiago

 Badukeien naiz lotsa,

 Otsoa azkar delakotz

 Hobendun den bildotsa.

 

 6

 

 Frantziako justiziak

 Jaungoikoa ukhatuz,

 Oraikotik exemplutzat

 Har dezake Pilatus:

 Zuzen ari dela zaio

 Inozenta urkhatuz,

 Hobendun aberatsari

 Bardin oro barkhatuz.

 

 7

 

 Jainko gabeko jujeak

 Framazon edo judu,

 Hambat gaichtoago zuentzat

 Jainkorik ez badugu;

 Zuen justizian orai,

 Zer sinheste dukegu?

 Zuen sinheste gabea

 Hartzen dugu etsemplu.


inprimatu