inprimatu
Senhar-emazteak
Izenburua:
Senhar-emazteak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
507.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Senhar Emazteak.

 

 

 Ene hauzotegian bi senhar emazte

 Bakean bizi dira hasarratu arte

 Gardi elgarrekin (berriz) behin samurtzetik

 Heyen chuchentzaileak lan ona behar dik!

 

 Lehenik intzirinak, gero deihadarka;

 Gero berriz eskainka, azkenekotz joka;

 Horra zer bizi modu (berriz) duten maiz segitzen,

 Dudarik gabe gostu diote kautsitzen

 

 Gizonari on zayo zorta bat gorritik,

 Emazteari berriz tota bat horitik,

 Emaztea ichilka (berriz) senharra haltoki.

 Bakhotcha bere alde dabiltza abilki.

 

 Ostatutik lekora, bapo eta eder,

 Senharra ez dadila sukhalderat ager!

 Gardia eman bezo (berriz)  bere andreari.

 Totaren ondorio omore tcharrari.

 

 "Gizon etche galgarri, arno edalea,

 "Ahalke behar nuke hola bizitzea!

 "Haizen bezalakoa (berriz) arraila goizetik

 "Ohakit, higuin tzarra, begien bichtatik.

 

 "—Nere andre gaichoa, ez bada hasarra!

 "Hi bezalako baten badinat beharra

 "Emazte baliosa (berriz), eztia, ichila

 "Holako bakhar batek balio-tin mila!

 

 "—Gizon alfer-tzar, gormant, zikin itsusia!

 "Aspaldian nauk, hitaz asetzen hasia!

 "Bethi gerla gorria (berriz) sekulan bakerik!

 "Ifernuan bide-duk hi baino hoberik!

 

 "—Othoi, ago ichilik, ene emaztea!

 "Indar-bai, laster gero, bi arten bakea!

 "Zer nahi dun enekin (berriz) gerla irabazi?

 "Lehen ere badakin nola hautan hezi!"

 

 Emazteak orduan hartzen du erkhatza

 Eta chiminiatik gizonak laratza

 Batek uma-ahala (berriz) bertzeak; ai! ai! ai!

 Oi zein eder guduan holako bi etsai!

 

 Eltze, zartain, gathelu, oro nahateska.

 Lurrerat arthikiak dabiltza jauzteka.

 Goaten naiz jaun-andre (berriz) heyen bakhetzera.

 Umaturik hor naute igorri etchera.

 

 


inprimatu