Santa Luzia
Zalduby
1
Jesus Birjinen esposa,
Oi! zu, heien bizia!...
Zein eder zure aldean
dagon Santa Luzia,
Garbitasunaren arthak
martir hil-arazia.
2
Luzia gazte, aberats,
dohainez gainditua;
Loriaturik zagoen
zuri beha mundua.
Bainan zure loria zen
garibtasun saindua.
3
Santa Agatarat beilaz
joanik amaren lagun.
Ama eri maite hura
han sendatu zitzaitzun;
Zure birjina botua
han onhetsi zerautzun.
4
Luzia agindua zen
pagano printze bati.
Entzunik utzia dela,
printze hori bekhaizti,
Luziaren odolez du
ezpata gogo busti.
5
Luziak hilen dutela
laster baitu aditu.
Jadanik bereak oro
pobreri eman ditu.
Berthutez, edertasunez,
aberats da gelditu.
6
Giristinoen etsaiek
egin zuten zer-nahi,
Arnegarazi beharrez
fedea Luziari.
Lausenguz ala bortchaka
debalde dire ari.
7
Prefeta bere tronutik,
burregoak aldetik...
Zu ere, printze gaichtoa,
errabian barnetik.
Nehork ez diro aldaraz
Luzia berthutetik.
8
Ez gizonez, ez idiez,
ez su emanik ere,
Ez dezakete Luzia
higi-araz batere.
Ezpata lephotik sartuz
hiltzen dute halere.
9
Zeruan baizaude handi,
gure Patroin maitea,
Beira zazu bethi azkar
gure baithan Fedea;
Ez dezagula nehoiz utz
zerurako bidea.
|