Malkoak
Etari
Gudara juan da etorri gabe
ildan semeaz oroitzean
ikusi zaitut negar ta negar
gelako bazter batean.
Nolako ordu samiņak ditun
oroitza onek barrenean
jartzen danean biotza itun
semen ilda ikustean.
Negar ixillen malkoak
aldiz aldizka ixurtzean
musu bigun eta, eskuak
tanto beroak ikuitzean.
Bere besoak zabaldu eta
eziņ oraiņ besarkatu
ituntasunez dago beteta
samintasunak lertuko du.
Ama orren negar samiņak
orrelakoak dituzu
bere semea galdu du eta
bizi baņo il naigo du.