inprimatu
Santa Grazia
Izenburua:
Santa Grazia
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1109.zk.
Orrialdea:
4

Santa Grazia

 

Zalduby

 

 Errafaua

 

 O Santa Grazi maitea,

 Gure lorea zare zu!

 Zure Eskualdun jendea

 Zerutik zuk lagun zazu.

 

 1

 

 Grazi paganoetarik

 Luzitanian zen sortu;

 Aitak jakin gabetarik

 Goizik zen giristinotu.

 

 2

 

 Gazte, eder, aberats zen

 Aingeru bat bezein garbi;

 Ez zen Jainkoari baizen

 Bere hautuz eman nahi.

 

 3

 

 Bainan aitak hitzemana

 Narbonako printze bati,

 Zeramaten hunen gana

 Saragoz hirian gaindi.

 

 4

 

 Birjina giristinoa

 Gelditurik Saragozen,

 Hango prelet paganoa

 Laster hari ohartu zen.

 

 5

 

 Prefet hau zen Daziano,

 Kristauen etsai nausia;

 Berriki zuen oraino

 Bichinchto hil-grazia.

 

 6

 

 Entzun baitzuen zein eder,

 Zein aberatsa zen Grazi

 Haren dohaineri aiher

 Preso zuen har arazi.

 

 7

 

 Manatzen dio lehenik

 Arnega dezan Fedea,

 Grazik: «Jauna, ez dut ez nik

 «Utziren Jainko neurea.»

 

 8

 

 Hasten zaio burregoa

 Ukhaldi ukhaldiz joiten.

 Geldi-geldia, gaichoa,

 Nigarrez zaio egoiten.

 

 9

 

 Zaldi baten buztanari

 Emana sokaz estekan;

 Zaldiaren lauhazkari

 Graui darraiko herrestan.

 

 10

 

 Burdin orrazez harraska

 Larrua diote khentzen;

 Zango besoak ti raka

 Diozkate atheratzen.

 

 11

 

 Bulharrak ere errotik

 Trukesez zaizko khenduak,

 Gibel-erraiak barnetik

 Kamporat dilindatuak.

 

 12

 

 Halere Grazi martira

 Oraino dago bizirik,

 Zeruetarat begira,

 Oinhazeak ahantzirik.

 

 13

 

 Presondegian, gaichoa,

 Hola zuten berritz sartu;

 Handik zitzaien usoa

 Bere hegalez aitatu.

 

 14

 

 Orai bethiko biziaz,

 Grazi, han zare gozatzen,

 Zure odol ichuriaz

 Orai zare loriatzen.

 

 15

 

 Jainkoaren baratzean

 Hain eder zaren arrosa,

 Maiterik gure artean

 Deitzen zare Graziosa.

 

 16

 

 Arima zeruan eta

 Gorphutza presondegian;

 Santa Grazia gordeka

 Ezarri zuten hobian.

 

 17

 

 Bakea jitearekin,

 Kristauek lehen urthetan

 Eliza bat zuten egin,

 Sainda hunen ohoretan.

 

 18

 

 Ohoin batek Sainduari

 Beso bat baitzion khendu,

 Ebatsi ta gorde nahi...

 Mendi hautan zuen galdu.

 

 19

 

 Urhez eta diamantez

 Beso hau zen estalia;

 Bainan holako ebastez

 Ohoina ezin balia.

 

 20

 

 Handik laugarren mendean.

 Huna nola zen besoa,

 Santagraziko lurrean,

 Atcheman oso osoa.

 

 21

 

 Zezen bat oihan heietan

 Egun oroi zen ikhusten

 Adal puntak su kharretan,

 Haitz bati belhaunikatzen.

 

 22

 

 Aphezak lekhuko hartuz,

 Jakin zezaten zer zen han,

 Haitz barne kofia miatuz,

 Besoa zuten at heman.

 

 23

 

 Eliza bat han berean

 Egin izan zen hortako,

 Arroztegi bat aldean

 Arrotz beilariendako.

 

 24

 

 Sei mendez, hamar kalonje

 Santagrazin egon ziren,

 Lehenik harroken jabe,

 Gero laboratu lurren.

 

 25

 

 Higanot etsaiek gero

 Denak zituzten herrautsi,

 Ereman ahalak oro,

 Besoa ere, ebatsi.

 

 26

 

 Erreleki hau galdu'ta

 Jendeak zauden nigarrez,

 Saragozerat oihuka,

 Hunen ordain hat beharrez.

 

 27

 

 Santa Graziren erhi bat

 Ardietsiz Saragoiztik,

 Ekharri zuten herrirat,

 Eta han dago geroztik.

 

 28

 

 Ethi hura bera denen

 Santagrazin altchatua,

 Gure Jaun Aphezpikuez

 bethi da begiztatua.

 

 29

 

 Santa Graziren ethiak,

 Oraino hango beiletan,

 Sendatzen ditu eriak

 Maiz gaitzik handienetan

 


inprimatu