inprimatu
San Joanes-Batichta Salharen kantika
Izenburua:
San Joanes-Batichta Salharen kantika
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1110.zk.
Orrialdea:
4

San Joanes-Batichta Salharen kantika

 

Zalduby

 

 Errefau hau lehenik kantari berechiek

 

 Joanes Salha, haurren Apostolua,

 Jende chehearen ongile khartsua,

 Hain lorios oirai zerurat altchatua,

 Izan zaite laudatua.

 

 Guziek lehen kopla hori bera errepika haste

 huntan eta segidako kopla arte guziez

 

 1

 

 Bai mundu guziak, Joanes-Batichta Salha,

 Sainduen herronkan ohorea zaitzala:

 Gu ere Zerurat hel bagine, ochala!

 Bermaturik oro zu bezala.

 

 2

 

 San Joanes Salharen lehengo burhasoak,

 Eskualdunak ziren, Ziboz Salhakoak

 Gu balin bagare haren odolekoak,

 Izan gaiten bihotz berekoak.

 

 3

 

 Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi,

 Bere lagunekin bethi maitagarri,

 Aberats emaile, beharrei urrikari.

 Gero bera deus gabe zen jarri.

 

 4

 

 Gazterik jakintsun, apheztu'ta hasi zen

 Nekhazalen haurren eskolan hiltzen.

 Jende cheheari guziz emana baitzen.

 Heien aita zuten orok deitzen.

 

 5

 

 Osagarriz ahal, egun oroz nekhean,

 Gabaz oren luzez zagon othoitzean.

 Urthe gehiena zeraman barurean,

 Gorphutzaren mainen beldurrean.

 

 6

 

 Nahiz duen hambat bihotz eta berthute,

 Etsaiek maiz gerla eiten diote.

 Hek eginik ere laido bai eta kalte,

 Berdin ditu bihotzetik maite.

 

 7

 

 Saindu amultsua, zure ondokoetan

 Zu zare oraino bizi heiń baithan,

 Haurren altchatzen irakaspen onetan

 On da guziz zure eskoletan.

 

 8

 

 Oi Jan-Batich Salha, gure saindu maitea,

 Othoi lagun zazu Eskualdun jendaa;

 Iduk dezan bethi azkar bere Fedea,

 Aspaldiko bere ohorea.

 


inprimatu