inprimatu
Soldadu ekarri naute
Izenburua:
Soldadu ekarri naute
Sinadura:
Esnal, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esnal, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
779.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldadu ekarri naute

 

Esnal, P.M.

 

 1-

 

 Soldadu ekarri naute herri arrotzera,

 eguzkia ezaguna ez den laiotzera.

 Amets itolarrien hatzapar antzera

 gauaren iluna zait jausi bihotzera.

 

 2-

 

 Urrun ditut lagunak, urrun dut maitea,

 urrun guraso eta etxeko atea.

 Motza da lotzen nauen burnizko katea.

 Hau zulo honetatik ezin joatea!

 

 3-

 

 Non da gidatu nauen urrezko izarra?

 Non, loa zaindu didan itsaso zaharra?

 Zer dela eta dut nik hau jasan beharra?

 Gauez begietara datorkit negarra.

 

 4-

 

 Zerk ekarri ote nau herritik honaino,

 pairatzera hainbeste ilunpe eta laino?

 Egia ote daiteke hau, nire maiteņo,

 gizonago naizela lotan ernai baino?

 

 5-

 

 Nola mozkorrak zenbait herritako plazan

 noraezean gabiltza ur galduen antzan,

 turuta arrotzak jotzen duen zera dantzan,

 inoiz gure airera hasteko esperantzan.

 

 6-

 

 Jakin ote dezaket hautsez nora noan,

 harina eskutan eta zakua lepoan,

 kanta ulertezinak zenbaiten ahoan,

 nire herria eta nireak gogoan?

 

 7-

 

 Bat-bi aspergarrian, aginduz agindu

 gure arnasak ia berea egin du.

 Baina izarren pean behar ahalegindu,

 gauak ez baitu erabat argia birrindu.

 

 8-

 

 Isilduko ahal dira turuta arrotzak,

 egunsenti epelez urrun joan gau hotzak,

 egutera bihurtu hemengo laiotzak!

 Bart ametsetan baietz esan dit biotzak.

 


inprimatu