inprimatu
Ongi-etorriak Everest-etik zatozten mendizaleak
Izenburua:
Ongi-etorriak Everest-etik zatozten mendizaleak
Sinadura:
Esnal, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esnal, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
881.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ongi-etorriak Everest-etik zatozten mendizaleak

 

Esnal, Pedro MĒ

 

 1.

 

 Garaipen-doinuz kantatzekoak dira gaurko bertso-aleak.

 Oraingoz beste baterako utz ditzagun negargaleak.

 Hona zuen zain beso zabalik herriak eta kaleak.

 Ongi-etorriak Everest-etik zatozten mendizaleak!

 

 2.

 

 Berria heldu zitzaigunean haize azkarraren besotan,

 alaitasuna nagusitu zen hainbat herri eta hauzotan.

 Egun hartako barruko poza lehertu zitzaidan bertsotan,

 geroztik nire gogoan ondo gorde ditudan hitzotan:

 

 3.

 

 Euskal Herria txaloz lehertu da,

 hauxe sekulako festa!

 Sentitzen dugun poz-dardara hau

 kenduko digunik ez da.

 Nork isilduko zoramenean

 jotzen ari den orkesta?

 Atzo negarrez zegoena ere

 oraintxe irribarrez da,

 gaurko egunez igo baikara

 euskaldunok Everest-a.

 

 4.

 

 Hau mendiaren ederra eta

 garaipenaren gozoa!

 Amiltegian geratu dituk

 ekaitza eta lausoa.

 Nahiko kostata izanda ere,

 eman diagu pausoa:

 gailurretan den gailurrenean,

 gure ikurrina jasoa.

 Zuen kordadan igo duk, Martin,

 gaur Euskal Herri osoa.

 

 5.

 

 Hainbat eta hainbat menditan zehar

 utzita bihotz-hesteak,

 zer zoriona ematen duen

 Everest-era iristeak!

 Euskal Herria jaiez jantzi da,

 pozkidaz begi tristeak.

 Elkar ditzagun gure indarrak,

 zaharrak eta gazteak,

 garaipen hori lortu da eta

 lortuko dira besteak.

 

 6.

 

 Guztia ezin adierazi hemengo bertso kamutsez,

 herria nola bete zenuten esperantza eta pozez.

 Egun hartako giroak iraun dezala denbora luzez.

 Egin duzuen guztiagatik eskerrik asko bihotzez.

 

 7.

 

 Tontorreraino doan bidea ez izan arren hain laua,

 hautsi zenuten beti galtzaile jartzen gaituen araua.

 Egunsentiak urratuko du hainbat urtetako gaua.

 Beti gogoan izango dugu maiatzaren hamalaua.

 


inprimatu