inprimatu
San Joanes-Batichta Salharen kantika
Izenburua:
San Joanes-Batichta Salharen kantika
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
678.zk.
Orrialdea:
3

San Joanes-Batichta Salharen kantika

 

Adema kalonjea

 

 Joanes Salha, haurren Apostolua,

 

 Jende chehearen ongile khartsua,

 

 Hain lorios orai zerurat altchatua,

 

 Izan zaite laudatua.

 

 Guziek lehen kopla hori bera errepika,

 haste huntan eta segidako kopla arte guziez.

 

 1

 

 Bai mundu guziak, Joanes-Batichta Salha,

 Sainduen herronkan ohora zaitzala:

 Gu ere Zerurat hel baginte, ochala!

 Bermaturik oro zu bezala.

 

 2

 

 San Joanes Salharen lehengo burhasoak,

 Eskualdunak ziren, Ziboz Salhakoak.

 Gu balin bagare haren odolekoak,

 Izan gaiten bihotz berekoak.

 

 3

 

 Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi,

 Bere lagunekin bethi maitagarri,

 Aberats emaile, beharrei urrikari,

 Gero bera deus gabe zen jarri.

 

 4

 

 Gazterik jakintsun, apheztu'ta hasi zen

 Nekhazalen haurren eskolara biltzen.

 Jende cheheari guziz errana baitzen,

 Heien aita zuten orok deitzen.

 

 5

 

 Osagarriz ahul, egun osoz nekhean,

 Gabaz oren luzez zagon othoitzean.

 Urthe gehiena zeraman barurean,

 Gorphutzaren mainen beldurrean.

 

 6

 

 Nahiz duen hambat bihotz eta berthute,

 Etsaiek maiz gerla egiten diote.

 Hek eginik ere laido bai eta kalte,

 Berdin ditu bihotzetik maite.

 

 7

 

 Saindu amultsua, zure ondokoetan

 Zu zare oraino bizi heien baithan,

 Haurren altchatzea irakaspen onetan

 On da guziz zure eskoletan.

 

 8

 

 Oi Jan-Baticht Salha, gure saindu maitea,

 Othoi lagun zazu Eskualdun jendea;

 Iduk dezan bethi azkar bere Fedea,

 Aspaldiko bere ohorea.

 


inprimatu