inprimatu
Maitasunez
Izenburua:
Maitasunez
Sinadura:
Esnal, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esnal, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
827.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maitasunez

 

Esnal, Pedro Maria

 

 1.

 

 Nire bizitzan gau ilun batez bakartatea egin zen,

 nire txalupa uraren mende, ekaitzak zuen agintzen.

 Barealdia egin zenean zugana abiatu nintzen.

 Geroztik gauero zait zerua izar ederrez apaintzen.

 

 2.

 

 Itsaso zehar egin nuen nik nire gaztetan bidaia,

 hura ez zen haur nintzela irriz ikusitako hibaia,

 han ezagutu nuen ekaitza eta entzun hil kanpaia...

 Zu zara nire txalupa hautsia babestu zenuen kaia.

 

 3.

 

 Txalupa hautsian ibili nintzen noraezaren pausotan.

 izarrik gabe, bide galdurik, bakartatezko lausotan.

 Orain, ordea, pausa dezaket nekea zure besotan,

 hainbat alditan amestutako maitasunaren gozotan.

 

 4.

 

 Zenbat gau ote ditut igaro itsaso arroaren plazan,

 ekaitz gaiztoen kolpeen mende, uhin galduaren antzan,

 lagunik gabe, tristurapean, bakartiarena dantzan,

 kai goxo baten atsedenera inoiz heltzeko esperantzan?

 

 5.

 

 Zure begietako itsasoan ez da ageri ekaitzik,

 ez eta ere kolpe gaiztorik, bakearen ona baizik.

 Zure ondoan geratuko naiz betiko, maiteņo, pozik,

 gehiago ezagut ez dezadan argirik gabeko goizik.

 

 6.

 

 Zure alboan birraurkitu dut haur nintzeneko hibaia,

 zeruko izarren ispilu eta kanta iturri alaia.

 Hau bihotzaren gozotasuna, hau itzal gabeko jaia!

 Denbora luzez iraun dezala ezagutzeke amaia.

 

 7.

 

 Hau duzu nire aitormen hutsa, entzun al duzu gaurdaino?

 nik maiteago zaitudala zu arraitxoak ura baino.

 Nahiz eta jasan izan behar mila ilunpe eta laino,

 izate osoz zurea nauzu gaurtik heriotzeraino.

 


inprimatu