inprimatu
San Frantses Asisekoa
Izenburua:
San Frantses Asisekoa
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1112.zk.
Orrialdea:
4

San Frantses Asisekoa

 

Zalduby

 

 1

 

 San Frantses Asistarra

 bizi zen mendean,

 Arima zerutiar

 hainiz zen lurrean.

 Hura zuten guziek

 zeruko bidean

 Buruzagitzat hartu

 beren aitzinean.

 

 2

 

 Sortzez aberats baitzen

 halere gazterik

 Jarri zen deus ez nahiz

 Jainkoaz bertzerik;

 Jende beharreneri

 guziak utzirik,

 Athez athe zabilan,

 sabela goserik.

 

 3

 

 Mundua harritua

 saindu huni beha...

 Mirakuilu bat zaio

 hunen berthutez.

 Jende beharrarentzat

 oi! zer ohorea!

 Zer kontsolatzailea

 San Frantses pobrea.

 

 4

 

 Bizitze pairakorra,

 othoitza, barura.

 Horra zer bidez zohan

 San Frantses zerura.

 Guk ere har dezagun

 berdin bide hura;

 Gure salbamendia

 hala da segura.

 

 5

 

 Jesusen oinhazetan

 bihotza igeri,

 San Frantses amodioa

 zen erretzen ari.

 Jesu Kristok ziozkan

 zilatu bortz zauri,

 Bortz zauri odoletan,

 bereak iduri.

 

 6

 

 Nork erran zauri hetaz

 zuen min samina,

 Eta min harekilan

 haren atsegina

 Bere Jainkoarekin

 hain zen bat egina,

 Nun inen goitikoa

 baikhar Serafina.

 

 7

 

 Hauk ziren San Frantsesen

 hatsberak,oihuak

 «Oi amodioaren

 «atsegin sainduak!

 «Oi penitentziaren

 «kontsolamenduak!

 «Holako gozorikan

 «ez du ez munduak».

 


inprimatu