Udaberri
Eskusarte
Loretan daude zuaitz igali
Udara, txermen, madari;
Lore mimikoi auts orietan
Erle, txinbeletak sarri.
Muxuka-briñoi agiri dira
Bete bete orri gorri
Eguzki printzak diztiatzen du
Igali zuaitz ugari.
Aize me killigarria dabill,
Txoriñoa abeslari;
Poz emalle da, atsegingarri
Bai benetan Udaberri.
Orain beste gauza bat da
Negu beltzean baño,
Jaungoikoari eskerrak
Bizi gera gaurdaño.
|