inprimatu
Santa Marina
Izenburua:
Santa Marina
Sinadura:
Eskusarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskusarte

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
641.zk.
Orrialdea:
4

Santa Marina

 

Eskusarte

 

 Agur Mariñe Deuna

 Eldu da zure eguna,

 Udaran izan oi dan

 Egunik beroena.

 Zure izena ospatzen

 Egin bear deguna

 Otoitzean igaro

 Gaua ta eguna.

 Egun sentiz asita

 Elduarte illuna,

 Poza gañezka dala

 Kanpo ta barruna.

 Bekokian daukazu

 Zear burestuna,

 Eskubetan ostera

 Ebeuntza lerdena,

 Soin burua liraña

 Gorputza zerdena,

 Deun guzien artean

 Etzera zatarrena.

 Eragingo dizugu

 Ibilli deuna,

 Apainduko zaitugu

 Al degun ondona.

 Alboan izango dezu

 Txadon buru jauna,

 Inguraturik bere

 Apaizti laguna.

 Abestuko dizugu

 Eresi leuna.

 Eskeñiko dizugu

 Biotzan deguna.

 Ospaturik ederki

 Egungo eguna

 Goretsirik gogotik

 Gure Goiko Jauna.

 Emango al diguzu

 Gorputz osasuna,

 Donokian ostera

 Zoriontasuna.

 

 Aspalditik zauzkagu

 Gure artean,

 Euzkeraz ezpadakizu

 Orain artean,

 Erderaz natokizu

 Bertso lanean.

 

 Santa Mártir Marina

 Que nuestra fe anima

 En tí nuestra esperanza

 Y amor culmina.

 

 Galleguita mía,

 Escucha la plegaria

 En este gran día.

 Colma nuestro gozo

 Y nuestra alegría.

 Bergara ¿que seria

 sin tu protección y guía?

 Un río desbordado

 Que todo lo inundaría.

 Bendice a Euskalerria

 Que con Galicia libre

 Muy feliz sería.

 

 Galleguita orensina,

 Hoy lo estarás mohina,

 Con la "Muñeira" que te he cantado

 Ya no habrá "murriña".

 

 Zaindu itzazu ondo

 Emengo gazteak

 Lan ematen du ziñez

 Erari eusteak

 Galdu bearrik dabiltz

 Burutik naasteak,

 Jolas lasai nabarmen

 Jan eta jasteak.

 


inprimatu