inprimatu
Bergara'tik
Izenburua:
Bergara'tik
Sinadura:
Eskusarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskusarte

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
640.zk.
Orrialdea:
4

Eskusarte

 

 San Marzialdik zetorrean

 Gizon bat lau oņean

 Artza ote zan jarri nitzan

 Ikusi nuanian.

 —Kaixo mozkor ipurdi!

 Esanez agurtu nuan,

 Zenbat ardo ote dago

 Zure sabel barrenean?

 Erantzun zidan onean.

 —Mozkortzen naiz aldanean

 Eta ez nai danean...

 Urte guzian lanean

 Jardun egiņalean

 ŋEta gaur ez algenduan

 Zagi bat sartu bear

 Gere barrenean?

 

 "Azkatsu" iturriaren

 Oso aldamenean

 Mozkor-ondo artu nuan

 Nere esku mendean

 Ur askaren barrenean

 Preskatu zedin gabean:

 Biaramon egunean

 Zegoan zentzunean.

 

 Berriz mozkortuko da

 Urrengo urtean

 Jaungoikoak nai badu

 San Marzial egunean.

 


inprimatu