inprimatu
Pedro Mari Otaņo'ri
Izenburua:
Pedro Mari Otaņo'ri
Sinadura:
Eskibel, Jesus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eskibel, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
132.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pedro Mari Otaņo'ri

 

Eskibel, Jesus

 

 -1-

 

 O, Pedro Mari, zugan dijoa

 nere memori ariņa

 ez det zentzunik zu goitutzeko

 zuk merezi dezun aiņa;

 zuk izan zendun doai aparta,

 beti ondo ilzegiņa,

 diamantezko zentzuak eta

 ezti gozozko mingaiņa,

 zartu baņo len Jaun Zerukuak

 bertsotara otsegiņa.

 

 -2-

 

 Artzaitxo batek udaberria

 bezin gogozkoa zauzkat,

 zukin bertsotan ari naizela

 ametsa egiņa naiz bart;

 esan zirazun: ĢEnkargutxo bait

 ekarria det zuretzat:

 garaia da ta euskeran alde

 saia zaitea zirt o zartģ.

 Bai, Pedro Mari, baldin banitza

 zure amarretatik bat;

 

 -3-

 

 Lora-illaren bederatziko

 eguzki goxo epela!

 Egin dizuten omenaldiak

 merezi zuan bezela.

 Txori guztiok alde danetan

 kantua zeriotela,

 nik nerekiko gauza oneri

 irizten diot onela

 Txoritxo oiek egun arretan

 zeozer bazekitela...

 

 -4-

 

 Omenaldi ori ez da aztuko

 an giņadenan burutik,

 pesta ederra ikusi gendun,

 an etzan ezeren paltik:

 Meza bikaiņa, txun-txun da soņu,

 dantzari ta bertsolarik,

 zure irudia azaldutzean

 guztiok txaloka zutik,

 une artantxe esan zeikean

 jetxi ziņala zerutik!

 


inprimatu