inprimatu
Pilotarien kantuak
Izenburua:
Pilotarien kantuak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
269-272

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Pilotarien kantuak

 

Zalduby

 

 Pilotak oore du

 Eskualerrietan,

 Zeren den ederrena

 Joko guzietan:

 Eskualdunak gaztetik,

 Pilotan, plazetan

 Agertzen du baduen

 Odolik zainetan.

 

 Leengo pilotari

 Andien izenak

 Espantuka gintuzke

 Erran bear denak;

 Oraiko gizon gazte

 deus zainik dutenak

 Oro ernaraz detzan

 Eien aipamenak.

 

 Perkain eta Azantza

 Zer pilotariak!

 Elgarren betekoak

 Joile biurriak;

 Ikusgarriak ziren

 Esku utska biak

 Chistuz zoazinean

 Oien ukaldiak.

 

 Bai besain bai bezazpi,

 Bai punpa lasterrak

 Oro eder zituen

 Kurutchet Ezkerrak;

 Domingo Ezpeletar

 Zafrari superrak,

 Arriturik zagozkan

 Ark ere bazterrak.

 

 Jandarma Betiri ta

 Eraisko Martin,

 Bi soldadueneko

 Osabilobekin,

 Ibarl'eta Echkanda

 Duronearekin,

 Eskuz bai eskularruz

 Ziren denak berdin.

 

 Sustun Itsasun eta

 Zuraiden Bettiri,

 Zoin andiago ziren

 Erreferan ari

 Onddore'ta Puttiko

 Eta Frantchistegi

 Rumebarekin botan

 ziren lau piklari.

 

 Kaskoinak, eskularruz,

 Kaskaka, chirrichtan,

 Pilota nora nai

 Zabilkan chirrichtan.

 Jokoz bezenbat kaskoz

 Chacharien bistan

 Nekez agertuko da

 Aren parerikan.

 

 Berrogeit'ta zazpiko

 Irungo partida....

 Sekulan alakorik

 Oi! nun ikusi da?

 An Kaskoin trunko ori

 Ez zaitela bira...

 Ark zituen ezarri

 guziak azpira.

 

 Bertzalde ziren Senjan

 Autziartz, Tripero,

 Lopetei, Arriaga,

 Goyetch, Kandelero,

 Ottarre'ta Larronddo,

 Juan Martin, Norbertto,

 Jean, Baticht Kantaria

 Nausitu zen gero.

 

 Irungo aldi artan

 Guk irabazirik,

 Espaņola zen laster

 Chutitu bizirik.

 Meltchor, Antsa, Manuel,

 Bai eta bertzerik,

 Atera zitzaizkigun

 Jokoz gaindicherik.

 

 Espaņol oikieri

 Iardokitzeko

 Beartu zaizkigunak

 Una bertze asko:

 Lau Borotrak, Gregori,

 Alty Leitslaro,

 Larrea, Ganich, Eiartz,

 Larralde'ta Bago.

 

 Bidaur, iru Larronddo,

 Chilar eta Jatsa;

 Lau gatu, acheri bat,

 Seigarrena artza.

 Seiek dute jokoa

 Adret eta gaitza.

 Damurik chaartzeak

 Oro geramatza.

 

 Berterretche, Patzola,

 Eta Abadia....

 Sakatik da biurri

 Oien ukaldia,

 Belekabe'ta Chiki,

 Orra bertze bia,

 Gero Ottarrerekin

 Oi, zer gazteria!

 

 Pilotari chaarrak

 Juaiten as orduko,

 Berriak dire beti:

 Ondotik elduko

 Eskual-errian bada

 Betiko mutiko

 Oore oi baitute

 Chutik idukiko.

 

 Saratar oiek dire

 Sortzez pilotari

 Azparnen ere autak

 Badire noiz nai

 Ezpelet eta Kanbon

 Berriz as baladi,

 Ango gazten jokoak

 Baluke beari.

 

 Plaza bat izaiki'ta

 Pilotaririk ez,

 Asko erritan ortaz

 Dagozi aalkez;

 Eskualdun aztureri

 Uko oi egitez

 Eskualduna da ola

 Kaskointzen naitez.

 

 Igande'ta bestetan

 Ofizioz goiti,

 Pilota partida bat

 Bear zaite beti:

 Artan erriko seme

 Oberen zerbeiti

 Zor zaie agertzen

 Jokatuz nobleki.

 

 Askotan eder zaiku

 Plekako jokoa,

 Trinket partida on bat,

 Oro bat lachoa.

 Bego argatik nausi

 Errebotekoa;

 Pilotako legea

 Artan da osoa

 

 Gaztetik ez denean

 Pleka beizik artzen,

 Pareta ari joka

 Besoa da galtzen;

 Bista eta indarrak

 Guti han largatzen,

 Zabaleko joari

 Nekez gero jartzen.

 

 Ez du bere parerik

 Errebot zabalak;

 Pilotak airatzeko

 An ditu egalak.

 Batak bai erreferak,

 Marrak bai gibelak

 An dituzte agertzen

 Nork beren aalak.

 

 Pik arrasak ez badu

 austen errefera,

 Erreboteko joa

 Doa'urrunera.

 Zelakoak artzen du

 Punp'edo airera

 Nork bere partidari

 joaraz utsera.

 

 Butariaren joko

 Latz eta bortitza....

 Maiz orren eskuan da

 Partidaren giltza.

 Paso marrako edo

 arte jo murritza...

 Kintze guduzkatuan

 Ark du azken itza.

 

 Oro plazara bilduz

 Antche bea gaude:

 Bortz bortzi ari dire,

 Nor zoin jokoz obe,

 Zoinek jo chuchenenik

 Bizi ala lore:

 Irabazleak gero

 An du an oore.

 

 Eguerdik jotzen badu

 Partida artean,

 Eskualdunak zer garen

 Ezagun gare an.

 Buruas eta chutik,

 Denak otoitzean,

 Gu baino gorago bat

 Baitugu gainean.

 

 Pilota zein den joko

 Ooragarria,

 Ontsa dakiena da

 Musde Abadia.

 Gasteak pilotara

 Ditezen leia,

 Ark ematen,diote

 Bermatze saria.

 

 Saridun partidetan

 Begira argatik,

 Jukutria faltsorik

 guri egitetik,

 Pilotan ari dena

 Sari orren gatik,

 Zinez artzen ez bada

 Doala bistatik.

 

 Barne edo zokotan

 Dagon gazteari,

 Trufa egin dezagun,

 Zeren den oin nagi:

 Kaskoinen jostetetan

 Gostu badu ari,

 Ez dela Eskualduna

 Aise du ageri.

 

 Kanpo aro ez bada,

 Ortakotz barnean,

 Inbido'ta or dago

 Joka bai musean.

 Orduan da arnoa

 Goso maainean,

 Guziz irabazirik

 Edaten denean.

 


inprimatu