inprimatu
Pilotarien kantuak
Izenburua:
Pilotarien kantuak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
45.zk.
Orrialdea:
3

Pilotarien kantuak

 

Zalduby

 

 1

 

 Pilotak ohore du

 Eskualherrietan.

 Zeren den ederrena

 joko guzietan

 Eskualdunak gaztetik,

 pilotan, plazetan

 

 Agertzen du baduen.

 odolik zainetan.

 

 2

 

 Lehengo pilotari

 handien izenak

 Espantuka gintuzke

 erran behar denaK;

 Oraiko gizon gazte

 deus zainik dutenak

 Oro ernaraz detzan

 heien aiphamenak.

 

 3

 

 Perkain eta Azantza

 zer pilotariak!

 Elgarren bethekoak

 

 jode bihurriuk;

 Ikhusgarriak ziren

 esku hutska biak

 Chictuz zohazinean

 hoien ukhaldiak.

 

 4

 

 Bai kesain bat bezazpi,

 bai pumpa lasterrak

 Oro eder zituen

 Khurutche Ezkerrak

 Domingo Ezpeletar

 zalrari supherrak,

 Harriturik zagozkan

 hark ere bazterrak

 

 5

 

 Jandarma Betirit'ta

 Heraisko Martin,

 Bi Soldadueneko

 

 osabilobekin,

 Ibarl'eta Echkahda

 

 Duronearekin,

 Eskuz bai eskularruz

 ziren denak berdia.

 

 6

 

 Sustun Itsasun eta

 Zuraiden Bettiri,

 Zoin handiago ziren

 erreferan ari

 Onddore'ta Puttiko

 eta Frantchtstegi

 Rumebarekin botan

 ziren lau piklari.

 

 7

 

 Kaskoinak, eskularraz

 kaskaka, chirrichtan,

 Pilota nora nahi

 zabiltzan chimichtan.

 Jokoz bezembat kaskoz

 chacharien biz an

 Nekhez agertuko da

 haren parerikan

 

 8

 

 Berrogoi'ta zazpiko

 Irungo partida;...

 Sekulan halakorik

 oi! nun ikusi da?

 Han Kaskoin trunko hori

 ez zaitela bira...

 Hark zituen ezarri

 guziak azptia.

 

 9

 

 Bertzalde ziren Senjan

 Haurtziartz, Tripero,

 Lopetei, Harriaga,

 Goyehetch, Kandelero,

 Ottharre'ta Larronddo

 Juan Martin, Norberto

 Jean Baticht Kantaria

 nausitu zen gero

 

 10

 

 Irungo aldi hartan

 guk irabazirik,

 

 Espaņola zen laster

 chutitu bizirik.

 Meltchor, Ansa, Manuel,

 bai eta bertzerik,

 Athera zitzaizkigun

 Jokoz gaindicherik

 

 11

 

 Espaņol hokieri

 ihardokitzeko

 Behartu zaizkigunak

 huna bertze asko:

 Lau Borotrak, Gregori,

 Halty Leitslaro,

 Larrea, Ganich Eizhartz,

 Larralde'ta Bago.

 

 12

 

 Bidaur, hiru Larronddo,

 Chilhar eta Jatsa;

 

 Lau gathu, acheri bat.

 seigarrena hartza.

 Seiek dute jokoa

 adret eta gaitza.

 Damurik chahartzeak

 oro geramatza.

 

 13

 

 Berterreche, Patzola,

 eta Abadia...

 Sakhatik da bihurri

 hoien ukhaldia.

 Belekabe'ta Chiki,

 horra bertze bia,

 Gero Otharrerekin

 oi, zer gazteria!

 

 14

 

 Pilotari chaharrak

 juaiten has orduko,

 Berriak dire bethi:

 ondotik helduko

 Eskual-herrian bada

 bethiko muthiko

 Ohore hoi baitute

 chutik idukiko.

 

 15

 

 Sarator hoiek dire

 sortzez pilotari

 Hazparnen ere hautak

 badire noiz nahi

 Ezpelet eta Khambon

 

 berriz has baladi,

 Hango gaztea jokoak

 baluke behari.

 

 16

 

 Plaza bat izaki'ta

 pilotarririk ez,

 Asko herritan hortaz

 dagozi ahalkez:

 Eskualdun aztureri

 ukho hoi egiten

 Eskualduna da hola

 Kaskointzen nahitez

 

 17

 

 Igande'ta bestetan

 olizioz goiti,

 Pilota partida bat

 behar laite bethi:

 Hartan herriko seme

 hoberen zembeiti

 Zor laie agertzea

 jokhatuz nobleki.

 

 18

 

 Askotan eder zaiku

 plekako jokoa,

 Trinquet partida on bat

 oro bat lachoa.

 Bego hargatik nausi

 errebotekou;

 Pilotako legea

 hartan da osoa.

 

 19

 

 Gaztetik ez denean

 pleka beizik artzen.

 Pareta hari joka

 besoa da galtzen,

 Bichta eta indarrak

 gudi han largatz en

 Zabaleko joari

 nekhez gero jartzen.

 

 20

 

 Ez du bere parerik

 errebot zabalak;

 Pilotak airatzeko

 han ditu hegalak.

 Butak bai erreferak,

 marrak bai gibelak

 Han dituzte agertzen

 nork beren ahalak.

 

 21

 

 Pk arrasak ez badu

 hausten errefera,

 Erreboteko joa

 doha urrunera.

 Zolakoak hartzen du

 pump'edo airera

 Nork bere partidari

 joaraz hutsera.

 

 22

 

 Butariaren joko

 latz eta borthitza;...

 Maiz horren eskuan da

 partidaren giltza.

 Paso marrako edo

 arte jo murritza...

 

 Kintze guduzkatuan

 hark du azken hitza.

 

 23

 

 Or0 plazara bilduz

 hanche behagaude:

 Bortz bortzi ari dire,

 nor zoin jokoz hobe,

 Zoine: jo chuchenenik

 bizi ala lore:

 Irabazicak gero

 han du han ohore.

 

 24

 

 Eguerdik jotzen badu

 partida artean,

 Eskualdunak zer garen

 ezagun gare han.

 Buruhas eta chutik,

 denak othoitzean,

 Gu baino gorago bat

 baitugu gainean.

 

 25

 

 Pilota zein den joko

 ohoragarria,

 Ontsa dakiena da

 Musde Abadia.

 Gasteak pilotarra

 ditezen lehia,

 Hark ematen diote

 bermatze saria.

 

 26

 

 Saridun partidetan

 begira hargatik,

 Jukutria faltsorik

 guri egitetik,

 Pilotan ari dena

 sari horren gaten,

 Zinez artzen ez bada

 dohala bichtatik.

 

 27

 

 Barne edo zokhotan

 

 dagon gazteari,

 Trufa egin dezagun,

 zeren den hoin nagi:

 Kaskoinen jostetetan

 gostu badu art,

 Ez dela Eskualduna

 aise du ageri.

 

 28

 

 Kampo aro ez bada,

 bortakotz barnean,

 Imbido'ta hor dago

 jokha bai musean,

 Orduan da arnoa.

 gocho mahainean,

 Guziz irabazirik

 edaten denean.


inprimatu