inprimatu
Pilotarien kantuak
Izenburua:
Pilotarien kantuak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
144.zk.
Orrialdea:
4

Pilotarien kantuak

 

Zalduby

 

 1

 

 Pilotak ohore du

 Eskualherrietan.

 Zeren den ederrena

 joko guzietan:

 Uskualdunak gaztetik.

 pilotan, plazetan

 Agertzen du baduen

 odolik zainetan.

 

 2

 

 Lehengo pilotari

 handien izenak

 

 Espantuka gintuzke

 erran behar denak;

 Oraiko gizon gazte

 deus zainik dutenak

 Oro ernaraz detzan

 heien aiphamenak

 

 3

 

 Perkain eta Azantza

 zer pilotariak!

 Elgarren bethekoak

 jolie bihurriak;

 

 Ikhusgarriak ziren

 esku hutska biak

 Chichtuz zohazinean

 hoien ukhaldiak.

 

 4

 

 Bai besain bai bezazpi,

 bai pumpa lasterrak

 Oro eder zituen

 Khurutchet Ezkerrak;

 Domingo Ezpeletar

 zafrari supherrak,

 Harriturik zagozkan

 hark ere bazterrak.

 

 5

 

 Jandarma Betiri'ta

 Héraisko Martin,

 Bi Soldadueneko

 osabilobekin,

 Ibarl'eta Echkanda

 Duronearekin,

 Eskuz bai eskularruz

 ziren denak berdin.

 

 6

 

 Sustun Itsasun eta

 Zuraiden Bettiri.

 Zoin handiago ziren

 erreferan ari

 Onddore'ta Puttiko

 eta Frantchistegi

 Rumebarekin botan

 ziren lau piklari

 

 7

 

 Kaskoinak, eskularruz.

 kaskaka, chirrichtan.

 Pilota nora nahi

 zabilkan chimichtan.

 Jokoz bezembat kaskoz

 chacharien bichtan

 Nekhez agertuko da

 haren parerikan

 

 8

 

 Berrogoi'ta zazpiko

 Irungo partida;...

 Sekulan halakorik

 oi! non ikusi da?

 Han Kaskoin trunko hori

 ez zaitela bira...

 

 Hark zituen ezarri

 guziak azpira.

 

 9

 

 Bertzalde ziren Senjan

 Hautziartz, Tripero.

 Lopetei, Harriaga.

 Goyhetch, Kandelero.

 Ottharre'ta Larronddo

 Juan Martin, Norbertto.

 Jean Bathicht Kantaria

 nausitu zen gero

 

 10

 

 Irungo aldi hartan

 guk irabazirik.

 

 Española zen laster

 chutitu bizirik.

 Meltchor, Antsa, Manuel,

 bai eta bertzerik,

 Athera zitzaizkigun

 jokoz gaindicherik

 

 11

 

 Español hoikieri

 ihardokitzeko

 Behartu zaizkigunak

 huna bertze asko:

 Lau Borotrak, Gregori,

 Halty Leitslaro.

 Larrea, Ganich, Eihartz.

 Larralde'ta Bago.

 

 12

 

 Bidaur, hiru Larronddo,

 Chilhar eta Jatsa;

 

 Lau gathu, acheri bat,

 seigarrena hartza.

 Seiek dute jokoa

 adret eta gaitza.

 Damurik chahartzeak

 oro gerantza.

 

 13

 

 Berterretche, Patzola.

 eta Abadia...

 Sakhatik da bihurri

 hoien ukhaldia.

 Belekabe'ta Chiki.

 horra bertze bia.

 Gero Ottharrerekin

 oi, zer gazteria!

 

 14

 

 Pilotari chaharrak

 juaiten has orduko.

 Berriak dire bethi:

 ondotik helduko

 Eskual-herrian bada

 bethico muthiko

 ohore hoi baitute

 chutik idukiko.

 

 15

 

 Saratar hoiek dire

 sortzez pilotari

 Hazparnen ere hautak

 badire noiz nahi

 

 Ezpelet eta Khambon

 berriz has baladi.

 Hango gaztea jokoak

 baluke behari

 

 16

 

 Plaza bat izaiki'ta

 pilotaririk ez.

 Asko herritan hortaz

 dagozi ahalkez:

 Eskualdun aztureri

 ukho hoi egitez

 

 Eskualduna da hola

 

 Kaskointzen nahitez

 

 17

 

 Igande'ta bestetan

 ofizioz goiti.

 

 Pilota partida bat

 Behar laite, bethi:

 Hartan herriko seme

 hoberen zembeiti

 Zor laie agertzea

 jokhatuz nobleki.

 

 18

 

 Askotan eder zaiku

 plekako jokoa.

 Trinket partida on bat,

 oro bat lachoa.

 

 Bego hargatik nausi

 errebotekoa

 Pilotako legea

 hartnm da osoa.

 

 19

 

 Gaztetik ez denean

 pleka beizik artzen.

 Pareta hari joka

 besoa da galtzen,

 Bichta eta indarrak

 guti han largatzen.

 Zabaleko joari

 nekhez gero jartzen.

 

 20

 

 Ez du bere parerik

 errebot zabalak;

 Pilotak airatzeko

 han ditu hegalak.

 Butak bai erreferak,

 marrak bai gibelak

 Han dituzte agertzen

 nork beren ahalak.

 

 21

 

 Pik arrasak ez badu

 hausten errefera.

 Erroboteko joa

 doha urrunera.

 Zolakoak hartzen du

 pump'edo airera

 Nork bere partidari

 

 joaraz hutsera.

 

 22

 

 Butariaren joko

 latz eta borthitza;...

 Maiz horren eskuan da

 partidaren giltza.

 Paso marrako edo

 arte jo murritza...

 Kintze guduzkatuan

 hark du azken hitza.

 

 23

 

 Oro plazara bilduz

 hantche neha gaude:

 Bortz bortzi ari dire,

 nor jokoz hobe,

 Zoinek jo chuchenenik

 bizi ala lore:

 Irabazleak gero

 han dit han ohore.

 

 24

 

 Egerdikjotzen badu.

 partida ortean.

 Eskualdunak zer garen

 ezagun gare han.

 Buruhas eta chutik,

 denak othoitzean,

 Gu baino gorago bat

 baitugu gainean

 

 25

 

 Pilota zein den joko

 ohoragarria.

 Ontsa dakiena da

 Musde Abadia.

 Gasteak pilotara

 ditezen lehia,

 

 Hark ematen diote

 bermatze saria!

 

 26

 

 Saridun partidetan

 begira hargatik,

 Jukutria faltsorik

 guri egitetik,

 Pilotan ari dena

 ari horren gatik,

 Zinez artzen ez bada

 dohala bichtatik.

 

 27

 

 Barne edo zokhotan

 

 dagoen gazteari,

 Trufa egin dezagun,

 zeren den hoin nagi:

 Kaskoinen jostetetan

 gostu badu ari.

 Ez dela Eskualduna

 aise du ageri.

 

 28

 

 Kampo aro ez bada,

 hortakotz barnean.

 Imbido'ta hor dago

 jokha bai musean,

 Orduan da arnoa

 gocho mahainean.

 Guziz irabazirik

 edaten denean.

 


inprimatu