inprimatu
Pilotariak
Izenburua:
Pilotariak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1708.zk.
Orrialdea:
5

Pilotariak

 

Adema, Gratien (Zalduby)

 

 25

 

 Butariaren joko

 latz eta borthitza;...

 Maiz horren eskuan da

 partidaren giltza.

 Paso marrako edo

 arte-jo murritza...

 Kintze gudukatuan

 hark du azken hitza.

 

 26

 

 Kintze, trente, kuarenta,

 joko da laugarren.

 Hoien artean zenbat

 gara behera den!

 Erreferaria da

 beldur arralaren,

 Eta kuarentaduna

 ados jaustearen.

 

 27

 

 Pilota partidetan

 hau ikusten dugu

 Ez dela aski joa

 handi ez, mukuru.

 Gehienik duenak

 begi eta buru.

 Kintze irabazteko

 maiz joa chuhur du.

 

 28

 

 Oro plazarat, bilduz

 hantchet beha gaude..

 Bortz bortzi ari dire

 bi gizon aralde,

 Zoinek jo chuchenenik,

 bizi edo lore.

 Irabazleak gero

 han du han ohore.

 

 29

 

 Eguerdik jotzen badu

 partida artean,

 Eskualdunak zer garen

 ezagun gare han:

 Buru has eta chutik,

 denak othoitzean;

 Gu baino gorago bat

 baitugu gainean.

 

 30

 

 Pilota zain den joko

 ohoragarria,

 Ongi dakiena da

 Musde Abadia.

 Gazteak pilotara

 ditezen lehia,

 Hark ematen diote

 bermatze saria.

 

 31

 

 Saridun partidetan,

 begira hargatik

 Jukutria gaichto bat

 guri egitetik.

 Pilotan ari dena

 sari horren gatik,

 Zinez artzen ez bada,

 dohala bichtatik.

 

 32

 

 Barne edo zokhotan

 dagon gazteari

 Trufa egin dezogun

 zeren den hoin nagi.

 Kaskoinen jostetetan

 gostu badu ari.

 Ez dela Eskualduna

 aise du ageri.

 

 33

 

 Kampo ara ez bada,

 hortakotz barnean,

 Imbido-ta- hordago

 joka bai musean.

 Orduan da arnoa

 gocho mahainean,

 Guziz irabazirik.

 edaten denean.


inprimatu