inprimatu
Pilotariak
Izenburua:
Pilotariak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1707.zk.
Orrialdea:
5

Pilotariak

 

Adema, Gratien (Zalduby)

 

 17

 

 Saratar hoiek dire

 sortzez pilotari.

 Hazparnen ere hautak

 badire noiz-nahi.

 Ezpeletar, Khamboarrak

 zirenean ari,

 Hek ere segur lehen

 bazuten behari.

 

 18

 

 Plaza bat izaiki'ta

 pilotaririk ez;

 Asko herritan hortaz

 dagode ahalkez.

 Eskualdun aztureri

 ukho hoi egitez,

 Eskualduna da hola

 Kaskointzen nahi-t'ez.

 

 19

 

 Igande'ta- bestetan

 ofizioz goiti,

 Pilota partida bat

 behar laite- bethi.

 Hartan herriko seme

 hoberen zombeiti

 Zor zaie agertzea

 guziz ohorezki.

 

 20

 

 Askotan eder zaiku

 plekako jokoa,

 Trinket partidatto bat,

 orobat lachoa.

 Bego hargatik nausi

 errebotekoa.

 Pilotako legea

 hortan da osoa.

 

 21

 

 Gaztetik ez denean

 pleka beizik artzen.

 Pareta hari joka

 besoa da galtzen;

 Bichta eta indarrak

 guti han largatzen.

 Zabaleko Joari

 nekhez gero jartzen.

 

 22

 

 Ez du bere parerik

 errobot zabalak;

 Pilotak airatzeko

 han ditu hegalak;

 Botak bai erreferak,

 marrak bai gibelak,

 Han dituzte agertzen

 nork bere ahalak.

 

 23

 

 Pik arrasak ez badu

 hiltzen errefera,

 Errebotaren joa

 doha urrunera.

 Paso aldekoak du

 bihurtzen barnera,

 Ahalaz chacha edo

 kintze egitera.

 

 24

 

 Bainan erre baitago

 errobotlaria;

 Zolak igorri Joan

 du bere loria.

 Errechacharieri

 orobat guardia;

 Besoa dute zalu

 bai eta begia.


inprimatu