inprimatu
Bateltxoa kulunkaz
Izenburua:
Bateltxoa kulunkaz
Sinadura:
Errizale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errizale

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
173.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bateltxoa kulunkaz

 

Erri-zale

 

 1

 

 Bateltxoa kulunkaz

 itxas urdiņean

 gaba igaro ondoren

 alperrik lanean...

 Arrantzaleak goibel

 datoz arraunean...

 irriparrez begira

 Jesus baztarrean...

 

 2

 

 Jaunak piztu du aien

 aula zan fedea:

 -Goazen itxas-barrura,

 zabaldu sarea...

 -Arrai bat ez dabil gaur,

 alperrik joatea...

 baņa beteko degu

 zure agintea.

 

 3

 

 Lema-zai zutitu da

 Jesus agintari,

 Andres anaiarekin

 Simon arraunlari...

 Obeitu dutenean

 dezaken itzari,

 sareak lertzen datoz

 arraiak ugari.

 

 4

 

 Batelak ezin artu

 ango arrai pilla...,

 ojuka laister dira

 laguntzaren billa...;

 ontzi danak gaņezka

 dakarten murgilla...

 Nor ote da Jaun ori,

 arrantzan abilla...?

 

 5

 

 Pedro izutu da ta,

 belaunikatuaz,

 diyo: -Pekatari naiz,

 nigandikan zuaz...

 Arrai-tresnak utzita,

 bularrean juaz,

 guztiak Jesusekin

 betiko dijuaz.

 

 6

 

 Galile-itxasoan

 zurea bezela,

 poparian dijua

 fede-dun batela...

 Kantauri gaiztoaren

 arrantzale gera...

 Bedeinka zazu gure

 aurtengo kostera.

 

 7

 

 Izurdeak arraia

 irentsi bear du...

 Etsaia urbil da ta

 gugatik erregu...

 Sarri egiņagatik

 itxasoak orru,

 zure ontzi-barruan

 babes ona degu.

 

 8

 

 Zerutik gorde zazu

 gure sinismena,

 eguneroko ogia

 gorputz-animena,

 oitura garbietan

 euskera lenena,

 Jainkoa gurtutzeko

 eman zigutena,

 

 9

 

 Goxatu zazu gure

 lanaren samiņa,

 arindu sendietan

 iritxi eziņa,

 errian sortu alkar

 maitatzeko griņa,

 garbi jaso dezagun

 gurutz-ikurriņa.

 

 10

 

 Enbatak kolpatzen du

 mariņela sarri...

 Pekatu-ekaitzetan

 gabiltza gu sarri...

 Zure patroi-arrauna

 degu maitagarri,

 berak portura zuzen

 gaitzala ekarri.

 

 11

 

 Kristo'ren gudariak

 bear du burruka

 griņak ondo lotuta

 etsaiari uka...

 Larri-aldian gatoz

 zugana ojuka;

 salba gaitzatzu gure

 biotzaren truka.

 

 12

 

 Arrantzaleak sarri

 urrundu bearra...

 etxera nai ta ezin

 igaro du barra

 Gaiztoan, geldi zazu

 bagaren indarra,

 gau illunean piztu

 zerutik izarra.

 

 13

 

 Erri ta Elizari

 eman nortasuna,

 zuzentasun-bidean

 argitu illuna...

 Au baita Donostiyak

 izan bear duna:

 eliztar zintzoa ta

 beti euskalduna.

 


inprimatu