inprimatu
Pilotariak
Izenburua:
Pilotariak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1705.zk.
Orrialdea:
5

Pilotariak

 

Adema, Gratien (Zalduby)

 

 9

 

 Kaskoinaren denboran

 baziren hainbertze!

 Lopetegi, Gamio,

 Senjan, Hauziartze,

 Tripero, Kandelero,

 Ottarre, Goietche,

 Harriaga, Norbertto,

 Larronddo, Bizintche.

 

 10

 

 Gero Espainiatik,

 guri nausitzera

 Melchor, Antsa, Maņuel,

 zitzaizkun athera.

 Horien joa oz zen

 guk usatu bera;

 Guante luzeaz zohan

 atchik eta fuera.

 

 11

 

 Atchiki joko hori

 laster ikhasirik,

 Frantsesak oz zagozken

 ez lo, oz geldirik.

 Mattiu Aheztarrak,

 gazterik hasirik.

 Espaņolak zituen

 iduki hezirik.

 

 12

 

 Mattiuri bertze hauk

 zitzaizkon jarreiki:

 Bere hiru anaiak.

 gazteena Betti;

 Gregorio, Leitzelar,

 Orgambide, Halty,

 Bi Eizarte, Larralde,

 Chantrea gaindizki.

 

 13

 

 Eskularrua utziz,

 arte hortan, oro

 

 Chichteraz hasi ziren

 nork jo urrunago.

 Jo urrun horren leia

 chuchenean dago.

 Eta hurbiletik du

 indar gehiago.

 

 14

 

 Bidaur, hiru Larronddo,

 Chilhar eta Jatsa:

 Lau gathu, acheri bat,

 seigarrena hartza.

 Seiek dute jokoa

 murritz eta gaitza.

 Damurik chahartzeak

 oro geramatza.

 

 15

 

 Berterretche, Patzola

 eta Abadia...

 Sakhatik da bihurri

 hoien ukhaldia.

 Ottarre, Belekabe,

 Ziki plekaria...

 Plazarat agertzeko

 oi! zer gazteria!

 

 16

 

 Pilotari chaharrak

 joaiten has orduko,

 Berriak dire bethi

 ondotik helduko.

 Eskualherrian bada

 bethiko muthiko,

 Ohore hoi baitute

 chutik idukiko.


inprimatu