"Tejerada" dela eta
Errikotxia
Ihauteriak aurten
dira aurreratu (bis)
Tejero ta besteak
Frankoz maskaratu
Frankoz maskaratu
dira aurreratu.
Lehendakariatzat
On Calvo Sotelo (bis)
botaziorik gabe
ia da Tejero
ia da Tejero
On Calvo Sotelo.
Esku bat altxatuta
bestean pistola (bis)
EFEko argazkia
hoiei bost axola
hoiei bost axola
eskuan pistola.
Aizu Tejero Jauna
zer ote zendun nai? (bis)
Fraga ezkerrean ta
besteak ere bai?
Besteak ere bai
zer ote zendun nai.
Parlamentuan bazen
beldur ta abarra (bis)
mozorrozturik denak
ibili beharra
ibili beharra
beldur ta abarra
Hortik zehar badago
izurri ta plaga (bis)
demokrata agertu
hor bait zaigu Fraga
hor bait zaigu Fraga
izurri ta plaga
Jantziak aldatzeko.
arrazoiak daude (bis)
ezin baita ibili
maskararik gabe
maskararik gabe
arrazoiak daude.
|