inprimatu
Izarraitz!
Izenburua:
Izarraitz!
Sinadura:
Errexil [Errezil] (Joxemari)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errexil [Errezil]

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
312.zk.
Orrialdea:
1

¡Izarraitz!

 

Errezil

 

 Izar bat bada E.uskalerrian

 Zeru urdiñean ez dana:

 Izar polita; guztiz ederra

 "Izaraitz" izen darama.

 

 ¡Goi-eguzkiak musu emanaz

 Ipiñi zion izena!

 Izen jatorra; xamur xamurra,

 Egokia ta zuzena.

 

 Makiñaz aldiz diz-diz egin du;

 Izen xamur au maite du.

 Agiri diran izar guztiak

 Berauxe dute ispillu.

 

 Eguzkiak ain urte dakartzki

 Illargiare lagun du,

 Bere gañean izar guztiak

 Agur diote gau-ta-gau.

 

 Agur Izarraitz berdin gabeko

 Izar menditxo bakarra,

 Nere begiak lenen-lenengo

 Ikusitako Izarra.

 

 Uzta-illeko gau urdiñetan,

 Argiagoa oi zera,

 Goi zabaleko argi gorrixkak

 Gabon-gabean bezela.

 

 Belen aldetik urruti zaude;

 Loyolatikan gertuan:

 Orregatitxek beste gabon bat

 Antzin argitu zenduan...

 

 Otzik gabeko gau bigun bat zan

 Izarraitz diz-diz zegoan;

 ¡Loyolan berriz aurtxo txiki bat

 Seaska baten txokoan!

 

 Izarrak baño ederragoa;

 Aingeru antza berekin:

 Deun Inazio Loyolatarrak

 Bigarren gabon zekarkin.

 

 Gau pozgarria, egun alaia,

 Itxaropenez betea:

 Euskalerriko Izarraitzpean

 Sorturik gure-gurea.

 


inprimatu