inprimatu
Pello ikhazkina
Izenburua:
Pello ikhazkina
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
64.zk.
Orrialdea:
4

Pello ikhazkina

 

Zalduby

 

 Jende beharrak ziren

 Pello Ikhazkina

 Eta haren emazte

 Kochepa Martina.

 Beren etchola zuten

 Phezoinez egina.

 Eta janari hotza

 Thalo'ta chardina

 

 Neguko arrats batez

 Senhar emazteak

 Nakhaizturi zagozkan

 Chardin jateak.

 Gu bethi miserian

 Asean bertzeak:

 Makhur dire zioten.

 Holako legeak.

 

 Sorgin bat sartzen zaie

 Lehiotik barnerat:

 Heldu naiz hiru gauzen

 Zuei ematera:

 Galda zatzue hirur

 Berech bat bedera,

 NAhi den bezein handi

 Deus ez zait sobera.

 

 Pello oihuz hasten da

 Supazter zokhotik:

 Ai! nik tripotch bat banu

 Jan niro gogotik.

 Tripotch bat erortzen da

 Pamp! chiminiatik,

 Ja on bat egin dezan

 Pellok oraikotik.

 

 Martinak senharrari:

 Zer pelloa haizen!

 Ez hakiena zerbeit

 Hoberik galdetzen?

 Balimba! tripotch hori

 Dena den, hoin gizen

 Sudurretik dikindan

 Balitzaik gelditzen!...

 

 Martinak hitz horiek

 Athera oruduko

 Tripotcha sudurrera

 Pellori dohako

 Khendu nahiz tiraka,

 Debru'ta karakola

 Sudurrarekin beizik

 Ez du atherako.

 

 Igande eguna zen

 Biharamunean:

 Oro irriz zagozkan

 Herrira heltzean-

 Pello, zer mila deabrik

 Jo hau sudurrean?

 Pellok utz nazazue

 Othoi ni bakean.

 

 Haur guziak ondotik,

 Chakhurrak saingaka,

 Lau zehe sudur hoiez

 Nola ez ahalka?

 Etchera doa ustez

 Andrea halaka

 Ez diro ichilaraz

 Han haren kalaka.

 

 Azkenekotz Pellori

 Burura zaio jin

 Hirigarren galderik

 Ez dutela egin

 Sudur soberakin hoi

 Dio suntsi dadin

 Tripotcha suntsitzen da

 Orai du atsegin!

 

 Alegia hortarik

 Zer dagerin huna:

 Askoren gutizien

 Funtsgabetasuna.

 Bil ez badezakegu

 Handi den fortuna

 Dugun goza bederen

 Gutien duguna.


inprimatu