inprimatu
Bertsolaria
Izenburua:
Bertsolaria
Sinadura:
Errekondo, Kepa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errekondo, Kepa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
124.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolaria

 

Errota, Pello

 

 Enpeño on bat bialdurikan

 ninduen erakarriya,

 itzegiteko billatu nuen

 gramatika irakurriya,

 merienda ere bazendukazun

 guretzat pronto jarriya,

 mudantza baizik izan ez dezu

 mundu engañagarriya.

 

 ***

 

 Milla zortzireun irurogei ta

 emetzigarren urtea,

 Asteasura logratu dute

 misiyuak ekartzea,

 ondorenean gogoratu zat

 ejenplo on bat jartzea,

 onetarako zure bear naiz

 guziyon Jesus maitea,

 

 ***

 

 Bildurrik gabe e angi det nik,

 egin nuen pekatua,

 Santio mendik sega-apostu bat

 ortzen dago jokatua,

 guk belar geyo ebaki eta

 bestiai eman jokua,

 egun ura zan, bai, neretzako

 oso deskalabratua.

 

 ***

 

 Ni jakinda negoan

 nola ibilli zian

 Uztaren amalkian,

 joan nintzan goizian

 ia ote zegoan

 lenagoko itzian,

 malkoa zeriola

 ezetz esan zian.

 

 ***

 

 Andregai asko dago

 gaurko egunian,

 orregatikan nago

 deskansu onian:

 ezkontza galdu dala

 jakin dutenian,

 iru etorri zaizkit

 biyaramonian.

 

 ***

 

 Erregu egin beza,

 Ama, gugatikan,

 irten geran merioz

 bada Zugatikan;

 kuadrilla aundia gatoz

 Astiasutikan,

 Birjiñari agur bat

 egiteatikan.

 


inprimatu