inprimatu
Pello ikhazkina
Izenburua:
Pello ikhazkina
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
561.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pello Ikhazkina.

 

Zalduby.

 

 Jende beharrak ziren

 Pello ikhazkina

 Eta haren emazte

 Kochepa-Martina.

 Beren etchola zuten

 Phezoinez egina,

 Eta janari hotza

 Thalo'ta chardina.

 

 Neguko arrats batez

 Senhar emazteak

 Nakhaizturik zagozkan

 Chardina jateak.

 Gu bethi miserian

 Asean bertzeak:

 Makhur dire, zioten,

 Holako legeak.

 

 Sorgin bat sartzen zaie

 Leihotik barnerat:

 Heldu naiz hirur gauzen

 Zuei ematera:

 Galda zatzue hirur

 Berech bat bedera,

 Nahi den bezein handi

 Deus ez zait sobera.

 

 Pello oihuz hasten da

 Supazter zokhotik:

 Ai! nik tripotch bat banu

 Jan niro gogotik.

 Tripotch bat erortzen da

 Pamp! chiminiatik,

 Jan on bat egin dezan

 Pellok oraikotik.

 

 Martinak senharrari:

 Zer pelloa haizen!

 Ez bakiena zerbeit

 Hoberik galdetzen?

 Balimba! tripotch hori

 Dena den, hoin gizen,

 Sudurretik dilindan

 Balitzaik gelditzen!...

 

 Martinak hitz horiek

 Athera orduko,

 Tripotcha sudurrera

 Pellori dohako.

 Khendu nahiz tiraka,

 Debru'ta karako!

 Sudurrarekin beizik

 Ez du atherako.

 

 Igande eguna zen

 Biharamunean;

 oro irriz zagozkan

 Herrira heltzean.

 Pello, zer mila debruk

 Jo hau sudurrean?

 Pellok: Utz nazazue

 Othoi ni bakean.

 

 Haur guziak ondotik,

 Chakhurrak saingaka,

 Lau zehe sudur hoiez

 Nola ez ahalka?....

 Etchera doha ustez

 Andrea balaka

 Ez diro ichilaraz

 Han haren kalaka.

 

 Azkenekotz Pellori

 Burura zaio jin

 Hirurgarren galderik

 Ez dutela egin,

 Sudur soberakin hoi

 Dio suntsi dadin.

 Tripotcha suntsitzen da...

 Orai du atsegin!

 

 Alegia hortarik

 Zer dagerin, huna:

 Askoren gutizien

 Funtsgabetasuna.

 Bil ez badezakegu

 Handi den fortuna

 Dugun goza bederen

 Gutien duguna.

 

 


inprimatu