inprimatu
Jai egunaz lanian
Izenburua:
Jai egunaz lanian
Sinadura:
Erreka Txulo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erreka Txulo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
376.zk.
Orrialdea:
2

Erreka Txulo

 

 Jai egunaz lanian

 ai bagera besoz

 Jaunaren zigorkadak

 biarko dira jaso.

 Badira bese lanak

 jai egunerako,

 goizian jauna artu ta

 entzun meza oso

 aubek dirade lanak

 jai egunerako.

 Orietzaz gaņera

 beste gauz on asko

 egoki lirakenak

 jai egunerako.

 Ez duanak denborik

 bezperetarako

 irakurri dezala

 ARGIA deritzayon

 izperringia eta

 errezatu asko.

 Lan oyetan biagu

 jarrai egiņ gogoz,

 bildurtu gabetanik

 etsayen erasoz.

 Farra egin nai dutenai

 gutxi egin kaso.

 Ez degu bada biar

 Jaunaz aztu oso

 Berak biar gaituta

 Zeruraņo jaso.

 


inprimatu