inprimatu
Tsoriak
Izenburua:
Tsoriak
Sinadura:
Erreka-Itsaso
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erreka-Itsaso

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
75.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Choriak

 

Erreka Ichasok

 

 ¡Zer atsegin dan esnatutzea

 Lo eder luze batetik,

 Aritzan diran chorichuaren

 Soiñu eztiak entzunik!...

 Ezta neretzat lurbiran sortu

 Eresi ederragorik,

 Ala choriak berez duena

 Menperatuko duenik.

 

 Egun-sentian eguzkiaren

 Erraiñu berak baiñan len,

 Zeiñek gabeko illuntasuna

 Argira duten biultzen:

 Chori chikiak azkoz lenago

 Kantari dira esnatzen,

 Eta alderdi inguru dauden

 Guzti guztiak alaitzen.

 

 Berak dirade denaran aurren

 Egun-berrien zealari,

 Berak bakarrik-dute agurtzen

 Goizeko izarra, kantari,

 Berak otoitza egiten dute

 Eresiz Jaungoikoari...

 ¡Bai, lagunduko diet lan ortan,

 Pozkidaz chori danari!

 

 Jaiki ta irtetzen ba baserritik

 Lanera nekazaria,

 Zintzo ta umill beti ñaiean

 Jaungoikoaren legue

 Aztutzen zaio berealase

 Mundoko lan ta nekea,

 Entzunik, pozik, chori chikien

 Erezi zoragarria.

 

 ¿Zer du choriak biurtutzeko

 Atsekabeak pozera,

 Lurbirako lan, naigabe asko

 Zoriontasun gozora,

 Bear eztiran zitalkeriak

 Luzaroako pakera?...

 Jaunak lendikan ipiñi zion

 Zeruko kanta ber-bera.

 

 Egunez berriz alaitzen ditu

 Baserri eta mendiak,

 Zelai, basoak, sagasti eta

 Erreka pizkor garbiak,

 Nolo arkaitzan bera datozen

 Osasun ur iturriak;

 Atseguin diran, gozo diraden

 Chorien kanta eztiak

 

 ¿Zer da baserri zabal-zabala

 Chori eresi gaberik;

 Zor da mendia, zer zumardia

 Ez baldin bada choririk;

 Zer litzake, zer, uda-berria

 Ezpalitz oien soiñurik,

 Den dena utsa, eta ariman

 Naigabe andi bat besterik?

 

 Oparo det nik uda erdian

 Bero andia danian,

 Itzalpe eder, ipar biguna,

 Zugatz bateren azpian!...

 Eta gaiñera azi dedilla

 Zugatz orren adarrian,

 Chori polit bat pozkidaz anchen

 Kantari ao betian.

 

 Atozte bada, chori chikiak,

 Kantarienak onera,

 Ega bizian, laisterka nere

 Echeko teillatupera

 Soiñu ederrak, pozkarrienak

 Emenche zabaldutzera,

 Ta gure echean zoriontasun

 Onena banatutzera.

 

 Zuen kabiak nere echean

 Dira aipamen onenak,

 Utziko ditut oiechengatik

 Lurbiran diraden denak

 Aztuko zaizkit beti-betiko

 Nere biotzeko

 Zuek kantari ta nik entzunik

 Soiñu zoragarrienak.

 


inprimatu