inprimatu
Bertsoak egitera
Izenburua:
Bertsoak egitera
Sinadura:
Errasti, Mariano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Errasti, Mariano

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
127.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsoak egitera

 

[Errasti], Mariano

 

 I

 

 Bertsoak egitera

 bildurrez naiz jarri

 euskeraz nabil eta

 estu eta larri.

 Baņa, ala ta guztiz

 ez banaiz Basarri

 ez det nai kantu gabe

 utzi Meza Barri

 

 II

 

 Emen gaude guztiok

 guraso ta seme,

 osabak eta illobak

 lagun ta senide.

 Erdi-erdian dago

 Pedro danen jabe:

 ­Apaizgintza bai dala

 munduan pare gabe!

 

 III

 

 Pedro txikia zala

 ezagutu nuan,

 prakak beti urratuta

 ibiltzen zituan,

 abere zain landetan,

 itzulari soluan,

 baņa zeozer zeukan

 gordeta barruan.

 

 IV

 

 Arantzazura joan zan

 utzirik etxia

 ta andik bialdu zion

 aitari kartia:

 ĢEmengo estudiokiņ

 ez banaiz prallia,

 Aramaxon egingo

 naute alkatiaģ

 

 V

 

 Gogor liburutan

 lan da lan egin zun

 mutil koxkokorra zala

 antxe Arantzazun.

 Urteak igaro ta

 gogorrago jardun

 orain goi mallaraņo

 igo da txapeldun.

 

 VI

 

 Zorionak, Pedrotxo,

 nere anai laztana!

 Zugaitik alai dago

 Induspen gaur dana.

 Zeru-lurra daukazu

 begira zugana.

 Ta emen bukatzen da

 Mariano'ren lana.

 


inprimatu