inprimatu
Pattin
Izenburua:
Pattin
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
68.zk.
Orrialdea:
4

Pattin

 

Zalduby

 

 Ez du urthe hamabatik

 Sor herritik juanik,

 Pattin ethorri zaiku

 Aberats jadanik;

 Agur eta ohore,

 Nihiz danen ganik;

 Nor da orai herian

 Pattin bezein jaunik?

 

 Han urrun egoteak

 Hola badu jaundu,

 Nola gerthatzen zaio

 Ez baita gizondu?

 Girichtino legea

 utzirik omen du...

 Bihotza nekez dio

 

 Diru hutsak ondu.

 Pattinen balentria

 Herrira jin eta.

 Gur'erlisioneaz

 Maiz trufatzen baita

 -Jainko legea, Pattin

 Ez dirozu maita.

 Huni ihes baitzare

 Ibili sosketa.

 

 Eskola gutirekin

 Juan bezala jinik.

 Bera baizik ez zaio

 Nihor Jakintsunik.

 Aphez holek bezembat

 Dio, badakit nik...

 Ez zazuela sinhets

 Holkien erranik.

 

 Gero Pattini moltsa

 Diote ebatsi...

 -Hire ohoinak, Pattin

 Milaka goraintzi!...

 Haren egitatea

 Ez dakikek gaitzi...

 Hortan et dik segurik

 Aphezik sinhetsi!

 

 Bere sosak galdurik

 Denean gelditu.

 Lausengariak zaizko

 Pattini gutitu.

 Jakitatez ere bai

 Bera da ttikitu...

 Lehengo balentriak

 Ichilduak ditu.

 

 Urrundik jin hoieri

 Gauden beha orai.

 Gu bezala fededun

 Diren, ez edo bai...

 Eta gure agurren

 Hartzeko diren gai...

 zer othe dituzkegun

 Anai ala etsai...

 

 Amerikano edo

 Hiritar hoietan

 Fededunak ezagun

 Dire hainitzetan;

 Ohore holakoei

 Eta lorietan.

 Gure onhets detzagun

 Eskual-Herrietan...

 


inprimatu