inprimatu
Bedatsa eta primadera
Izenburua:
Bedatsa eta primadera
Sinadura:
Erramouspe, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
4

Bedatsa eta Primadera

 

Erramouspe, Bankakoari

 

 1

 

 Lau dembora zathiez, egina urthea.

 Zathi batez gogo dut, egin kantatzea.

 Ahal den bezain chuchen, haren aiphatzea;

 Zeren den edergailu, guziez bethea.

 

 2

 

 Neguaren ondotik zain den choragarri;

 Bedatsean sarthuak, garenean jarri.

 Bazterrak ikhustean, liliez ihaurri;

 Bozkarioz bihotza, jauzika zaut hari.

 

 3

 

 Nor ez da bozkarioz, gaindika bethetzen

 Ikhustean bazterrak, ederki aphaintzen.

 Choriek charamelan, ozenki kantatzen

 Goizetik arratsarte, ez dira ichiltzen.

 

 4

 

 Argia urratzean, hasten dira kantuz;

 Atsegin dutelakotz bedatsean sarthuz.

 Lore eta ostoen artetan finkatuz;

 Errepikan dagozi, ezin enheatuz.

 

 5

 

 Arhan, sagar, udan, gerezi, merchika;

 Lorez emokatuak baitaude gaindika.

 Erleak berriz hetan, air'eta phausaka.

 Ezte biltzen dabiltza nola gehaigoka.

 

 6

 

 Dembora hasten baita, hotzetik epheltzen;

 Orduan hasten dira, loreak agertzen

 Lorez ondotik berriz ostoak zabaltzen;

 Zelhai eta mendiak, belharrez estaltzen.

 

 7

 

 Larraren gain guzia, holache jarria;

 Lorez, ostoz, beharrez, dena estalia,

 Iguzkaldearekin, da choragarria;

 Zeren jauntzia baitu arropa berria.

 

 8

 

 Goizetan has orduko, urratzen argia,

 Ohean ez dagoke, nun ez den nagia.

 Kampo guzia bada, lorez usaindia

 Gochotasun bat bada, biziki haundia.

 

 9

 

 Laborari biphila, goizikan jeikirik;

 Lanari lotzen zaiku, bozkariaturik,

 Gogoa arhin eta, indarren betherik;

 Guti du hautemaiten, lanaren nekerik.

 

 10

 

 Nihoiz ez du kausitzen, egun hoberikan;

 Lanarekin artzeko, airoski borrokan.

 Lorez inguratua, alde batetikan,

 Bertzetikan choriak kanta errepikan.

 

 11

 

 Bere lanak bozturik baititu egiten,

 Lurrak irauli eta arthoak erraiten.

 Ogiak ere hari baitzaizko burutzen,

 Phentzetako belharrak ederki luzatzen,

 

 12

 

 Zer loria arzainak ez dn bedatsean

 Bildotsak gizen eta ardiak asean.

 Mendirat buruz dolia botzik maihatzean;

 Gainak oro belharrez bethe direnean.

 

 13

 

 Ederrener joareak emanik lephotik.

 Kantuz bidean doha, mendirat gogotik.

 Lehenikan zelhaian, mendean ondotik,

 Mozkina nasai heldu, zaiko bedatsetik,

 

 14

 

 Bozkarioz baititu, kantatzen kantuak,

 Ikhustean ardiak, ase hampatuak.

 Egun guziez kasik hiru lau kaikuak,

 Hekietarik dauzka esnez gaindituak.

 

 15

 

 Bedatsean nabarra idun gaztetzen;

 Bozkarioak baitu hala ernarazten,

 Bere gaur denboraz orduan orhoitzen,

 Irri batekilan du bazterrer behatzen.

 

 16

 

 Urtheak bedatsea du gazte dembora;

 Usain gozo batekin, osoki ederra

 Berze demborak ere hainbat eder dira.

 Hekien aldean zu ederrago zira.

 

 17

 

 Eder et'aberatsa bat berzearekin:

 Izaite on horiek biak elgarrekin

 Nihoiz ezin enhea bihotza zuekin;

 Zeren duzun eiten handizki atsegin.

 

 18

 

 Zahar ala gazteak, sendoak eriak;

 Jende eta kabala, haundi ta ttipiak,

 Bai eta bereziki aireko choriak,

 Bedatsean baitaude bozkariatiak.

 

 19

 

 Bedats guziez kantuz arizen da kukua,

 Lorez eta ostoez da inguratua.

 Bedatsa urruntzean jartzen ichildua,

 Halaber ichiltzen nik ere kantua.

 

 20

 

 Aurthengotzat akhabo, zirela ikhusiz;

 Gogoa ilhunikan, orai baratzen niz.

 Ikhusi gogo zaitut, nik oraino berriz

 Jainkoak uzten banau, bizirik: Halabiz.

 


inprimatu