inprimatu
Eskualdunak eta Gernikako Arbola
Izenburua:
Eskualdunak eta Gernikako Arbola
Sinadura:
Erramouspe, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1118.zk.
Orrialdea:
4

Eskualdunak eta Gernikako Arbola

 

Erramouspe, Pierre

 

 1

 

 Eskualdunek ohore, egun Gernikari,

 Hango arbola eder choragarriari.

 Zeren zaukun hedatzen orotarat ari,

 Zazpi Eskual-herri ederren lokharri.

 

 2

 

 Elgar maithatzen dugu, Eskualdun guziek;

 Anayatasun baten haundi'ta ttipiek

 Nahiz bi aldetarat gauzkaten mendiek,

 Gernikako haritza lokharri Zazpiek.

 

 3

 

 Orok erraitera zuten, eroria zela,

 Eskualdunak, bethikotz, galduak ginela,

 Bainan laster berri bat ethorri zaukula,

 Hil badare umeak azkar il dituela.

 

 4

 

 Mil' urthe iraganik, azkenean hil zen!

 Gur' arbaso zaharrak harat ziren biltzen.

 Eskualdunen zuzenak handikan beiratzen,

 Elgarrekin suharki hantchet hitz egiten

 

 5

 

 Espaņan Gernikako arbolaren pean,

 Frantzian, Uztaritzen, Haitzako gainean,

 Ikhusgarriak ziren bat ala bertzean,

 Beren zuzenen alde mintzo zirenean.

 

 6

 

 Uztarizko biltzarra aspaldi galdua!

 Seietan hogoi urthe, badu hurbildua;

 Orhoitzapenak dauka arhi itzen gogoa,

 Estekan dugulakotz, geroztik lephoa!

 

 7

 

 Oraino irauten du, Gerniken biltzarrak,

 Han dire bateratzera Eskualdun zuhurrak.

 Odol asko zainetan bihotzez suharrak,

 Nhoiz ezdu baratu etsaien beldurrak.

 

 8

 

 Arbola saindu hura bizi zelarikan,

 Ordaina utzi zuen bere hazitikan:

 Ama hila aldean han da geroztikan;

 Haundi'ta azkar doha bethi indarretan.

 

 9

 

 Mende hunen hastean, haitz gazte hortarik,

 Zazpi ezkur zituzten ezarri erainik.

 Eskual-berri bezambat, hola berechirik

 Agertu othe dira Zazpiak sorthurik?

 

 10

 

 Zazpi erainetarik bortz dire agertu,

 Biga lurrean dira sortha gabe gelditu.

 Biga galtze hortarik zer othe da hrldu?

 Nahiago ginuken ez balire galdu!

 

 11

 

 Landare hetarikan bat guri igorri,

 Orduan bozkarioz oro gira jarri.

 Bihotzez amodio, ezpainetan irri

 Uztaritze Haitzean landaturik zarri.

 

 12

 

 Oi Gernikaren ume parerik gabea!

 Atsegin da guretzat zure ikhustea,

 Zu zira orai gure kontsolatzailea.

 Libertate sainduko arbola maitea.

 

 13

 

 Arbola saindua du orai Uztaritzek,

 Ohora dezagula Frantses Eskualdunek

 Besta gaitzak eginen hortaka guziek,

 pilota, dantza eta bertsuak zombaitek.

 

 14

 

 Hori zen lehenago, toki hautatua,

 Hor egiten baitzuten, biltzar aiphatua.

 Haundi'ta azkar zaite arbola saindua;

 Gutaz izanen zira, bethi maithatua.

 

 15

 

 Toki horren gainean, gure aitek lehen;

 Orhoit gaiten guziak, zer egiten zuten.

 Batasunean zuten suhar hitz egiten,

 Eskualdunen zuzenak oso egon ziten.

 

 16

 

 Gizon bedera zohan, herri bakotchetik.

 Biltzar dembora zuten, iragaiten chutik

 Ororen buruzagizena zen bakharrik.

 Harrizk'alkhi batean egoiten, jarririk.

 

 17

 

 Ikhusgarri ederrak ziren denboretan.

 Orhoitzapena dugu, orai bihotzetan.

 Odolikan dnguno guhaurek zainetan.

 Eskualdun izan gaiten hitz eta obretan.

 

 18

 

 Ez bagir' Eskualdunak lehen bezain handi,

 Aphaldu gabe chutik bedera gaiten geldi!

 Gernikako arbola, degula lokharri.

 Bethitink atchikiak bihotzez elgarri.

 

 19

 

 Eskuarazko hitzkuntza atchikiz mihian.

 Berdinikan ez baitu lurraren gainian,

 Lehengo fede bera horrekin batean,

 Zeruan izaiteko eternitatean.

 


inprimatu