Euskalerrian pelota
Erniope
-1-
Esku bizkorrak eragiñeta
aruntz onuntza biziki
larruzko sokor biribil orrek
jardun estuak dabilzki.
Ezkerrera! txokora!
ta orain jaso gora!
bi paretak! beso azpi!
pelotaz ari naizela danok
igerri dezute noski.
-2-
Estezko koskor tinko bizkorra
da pelotaren biotza
ta ura biltzen oial, artillez
eratutako oantza.
Gaiñetikan esia,
orratz, ariz josia
azkenik larruzko mintza
eta eskuak zarta ez ditzan
gozagarritako gantza.
-3-
Gure erriko elizapeak
dirudi erleontzia
an irakiten ikusten degu
ume koskor sail guztia.
Ango salto ta brinko
nork geiago egingo
garrasi ta irrintzia
oinez ikasi duena laster
da pelotari bizia.
-4-
Jai aundietan izaten degu
pelota joku aukera
bikote gazte eta apaiñak
irteten dira plazara.
Txuri gorriz jantzirik
ez daukate nagirik
beren indarrak neurtzera
erri guzia bildutzen gera
aien lanak ikustera.
-5-
Orrelakoan ikusle asko
gertatzen dira profeta
nork irabazi lezaken nunbait
alde aurrez dakite ta.
Ogei amarren kontra!
dirua lasai bota!
bakoitzak du bere seta,
jabez diruak aldatutzeko
korredoreak kopeta.
-6-
Eguerdia da geienetan
pelota ordu jakiña
amabietan saioa sarri
erdiz aurrera egiña.
Kanpai otsa elizak
ta Angelus apaizak
mutillentzat atsegiña.
Andik aurrera egiten dute
danak ere alegiña.
-7-
Pelotaritzan gaillendu dira
ez dakit zenbat euskaldun
giza landare berdingabeak
zain eta beso zimeldun.
Irabaztun danari
txapel aundia sari
taju biribil ederdun.
Uraxe ziñez gertatutzen da
garaitzalle ta txapeldun.
-8-
Euskalerrian pelota degu
jokuen gaillur ta moiño
mendi-gizon ta artzaengandik
asirikan oraindaiño.
Nagitzean gerriak
sortzen dira berriak
iraun beza betiraiño.
Zartarako ori naiago degu
su armaren tumpa baiño.