inprimatu
Otsoa eta zakhurra
Izenburua:
Otsoa eta zakhurra
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
737.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta zakhurra

 

Zalduby

 

 1

 

 Mundu huntako hori.

 berak nahiz jakin.

 Otsoa oihanetik

 athera zen hehin

 Herri handi baterat.

 hurbiltzearekin,

 Buruz buru egin zen

 zakhur gaitz batekin.

 

 2

 

 Otsoa zakhurrari

 nahiko zen lothu:

 Hazkarregi zitzaion

 ez zen menturatu

 Zakhurra bera ere

 beharrik zen prestu

 Prestuaren indarrak

 badu errespetu.

 

 3

 

 Otsoa mehar bezein

 zakhurra lodi zen.

 Otsoak erran ziran

 "nolaz haiz hoin gizen?

 "Irakuts diezadak

 "zertaz bizi haizen:

 "Bainan ez niri erran

 "egiarik baizen."

 

 4

 

 "Jende aberatsekin

 "bizi nauk aspaldi

 "Egun guziz asea

 "diat hirur aldi.

 "Khuzinariarekin

 "nauk aichkide handi."

 "Hark emanik baadiat

 "jan ahal haragi.

 

 5

 

 Ezpaineri milikaz

 dago ja otsoa:

 "Ai! nik ere bai banik

 "hik dukan gozoa!...

 "Bainan gero zer lan duk:

 "gero norat oha?

 "Nik bezala othe duk

 "gozatzen kampoa?

 

 6

 

 "Hautematen badiat

 "Hurbiltzen ohoinik,

 "Eskale, makhiladun,

 "tzarki besti denik,

 "Saingaz hasten nauk eta

 "haitzatzen tiat nik

 "Ez diat hori beizik

 "hambat bertze lanik."

 

 7

 

 Otsoa irriz zaio

 hasten zakhurrari:

 "Errak, zer duk lephoan

 "uhal eder hori?

 Zakhurrak errepusta:

 "Ez erran nihori.

 "Hunen esteka hautsiz

 "nauk hunat ethorri.

 

 8

 

 Ez naik ez ni estekan

 nihork atchikitzen;

 Nausirik ez jaberik

 Ez diat ni baizen;

 Hire bizi moduak

 ez naik tirriatzen:

 Adios oihanerat.

 berritz nauk itzultzen.

 

 9

 

 Libertatea zer den

 otsuak badaki;

 Gutartean hainitzek

 ez dakite aski.

 Lihertate zuzena

 zer den bereziki

 Eta hura zein oso

 behar den atchiki.

 

 10

 

 Beren herritik asko

 dohazi hor hara.

 Hiri'ta gobernuko

 empleguetara

 Ilhunpean preso da

 gizentzen antzara.

 Jendea ere naski

 estekan luzara.

 

 11

 

 Laborari biziak

 ez da dudarikan.

 Badu bertze gozorik

 gure basherritan.

 Chuhurki'ta chimenki

 hantche bizirikan.

 Bakotcha bereekin

 batasun handitan.

 


inprimatu