Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Euria ari du azkar
Goyen-beyan,
Ateri dago ordea.
Nere idaz-mayan;
Azkatasun osoa,
Datorren garayan;
Idikiko degu aterkia,
Gure Euskal-errian.
Euri jasak ez ditu,
Abertzaleak ikaratzen:
Badakite gauza guziak,
Eramanpenez artzen;
Ta denak S. Migelen,
Egalpean jartzen;
Baitaere zartagia
Bere kieretik artzen.
Euri jasaren aurka,
Dago aterkia;
Asarrearen aurka bezela,
Dago bai pakia;
Argatik da gauza,
Guztia egokia;
Erri guzitan idikitzea,
Beren batzokia.
|