inprimatu
Otsoa eta amiamokoa
Izenburua:
Otsoa eta amiamokoa
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta amiamokoa

 

Zalduby

 

 Otsoak ahari bat

 Baitzuen klaskatu,

 Zintzurrean zitzaion

 Hechur bat kokatu.

 Amiamokoari

 Zioen eskatu

 Othoi plazer zionetz

 Hura atheratu.

 

 Bere moko luzea

 Sarthuz zinturrera,

 Hegastinak hechurra

 Zioen athera.

 Operatze hoi sari,

 Hor gure barbera

 Otsoari da hasten

 Galdez boriz libera.

 

 Otsoak huna nola

 Zion ihardetsi

 Zer? hire lana daiat

 Nik ere onhetsi.

 Urus haiz uste gabez

 Ez baihaut iretsi.

 Hortan kito garela

 Behar nauk sinhetsi.

 

 Otso horren iduri

 Da esker gabea

 Guziz meneko badu

 Ongi egilea.

 Ongiari gaizkiaz

 Ez ihardestea,

 Hau bera zaio aski

 Hertsi den legea.

 


inprimatu