Apeztegiko Bordatik
Ernaizu
Orrilla urteko illetan
Da neretzat alayena.
Bera dalako berexi
Gure Amatxorena.
Pozturik naiz ibiltzen
Belardi guzik barrena
Biltzen Amatxorentzat,
Lore txorta ederrena.
Artu dezazu bada,
Amatxo laztana,
Lore txorta biotzez,
Eskeintzen dizuguna.
Gure eskeņiak egiaz,
Ez dira zure diņa,
Baņa maitasunez ematia,
Egingo degu alegiņa.
Loreak eramanen dizute,
Garbitasunaren urriņa;
Ta poztuko da benetan,
Zure biotz biguņa.
Eskeintzen dizut biotza,
Amatxo maitia;
Gorde zaidazu beti,
Elurra bezin garbia.
Au izanen da sarritan,
Nere gogoko eskaria;
Gorde zuretzat beti,
Gure Euskal-Erria.
Nai degu beti maitatu,
Zure Seme Jesus maitia;
Bere etsai guzietaz,
Zu, bai, erruki zaitia.
Agur bada Amatxo,
Despeditzen gera;
Eraman gaitzazu denok,
Zeruan zu ikustera.
|