inprimatu
Ohore laborantzari
Izenburua:
Ohore laborantzari
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1085.zk.
Orrialdea:
4

Ohore laborantzari

 

Zalduby

 

 Munduan oi! zein der den

 Ohorezko bizia; (bis)

 Guziz laborariaren

 Lanak irabazia.

 Hark du orai nola lehen

 Hazten mundu guzia.

 

 Laborantza, gauza handi

 Eta botheretsua!

 Hartan da lanean ari

 Jainkoaren eskua,

 Gizonaren eskuari

 Berma dadin lothua.

 

 Ez balitz laboraririk

 Hits lagozke bazterrak.

 Ez liro gauza handirik

 Eman alhor alferrak

 Hiritarra, hik segurik

 Zer jan hezaken, errak.

 

 Bizitzeko behar diren

 Gauza lenen lehenak,

 Bihi, iruitu, zer nahi den...

 Oilo, abere gizenak;

 Jendeak laborarien

 Eskutik aitu denak.

 

 Orhoit gaiten arno hori,

 -Aiheraren odola,-

 Ematera nork hori

 Ematen duen hola.

 Jakin gabe ez da sori

 Edatea nihola.

 

 Laboraria, lanean,

 Egunaz da nekhatzen;

 Bainan gero arratsean

 Familiaz gozatzen

 Gabaz aise da ohean

 Goizeraino lokhartzen.

 

 Laborari etchetan den

 Hauk haur eder lerroa!

 Zangar lodi, gorphutz lerden,

 Larra garbi, sanoa;

 Aita ama leialeen

 Ondorio gozoa.

 

 Igandez, Eskual-herrian

 Eder laboraria!

 Elizan kantaz lorian

 Plazan pilotaria:

 Chahartu'ta jar-herrian

 Juje'do chacharia.

 

 Laborantzari ihesi

 Hambat seme alaba

 Ai! ondikoz baitohazi

 Toki arrotzetara!

 Alhorrak larre'ta sasi

 Hara han daiten bara.

 


inprimatu