inprimatu
Munduaren hastea eta gure lehen burhasoak
Izenburua:
Munduaren hastea eta gure lehen burhasoak
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1104.zk.
Orrialdea:
2

Munduaren hastea eta gure lehen burhasoak

 

Zalduby

 

 1

 

 Zerurik ez lurrik, argirik, egunik,

 Ez zen nihun deusik oraino eginik;

 Jainkoa bakharrik zen bera lehenik,

 Bere baithan bethidanik.

 

 2

 

 Bere botherea noizbait du alhatzen;

 Ezdenari dio, badadin manatzen,

 Zeru lurrak dire orduan agertzen,

 Bizia ere da sortzen.

 

 3

 

 Sei egunez hola Jainkoa zen ari

 Izate ematen gauza bakhotchari;

 Azkenekotz baita gizonaren aldi,

 Berech du hau egin nahi.

 

 4

 

 Lur garbi puchka bat eskura du hartzen,

 Bere itchurarat maiteki orhatzen;

 Bere hatsa dio gainera botatzen;

 Gizona zaio chutitzen.

 

 5

 

 Zein eder ahal zen orduan gizona!

 Justu eta saindu, oi zein bihotz ona!

 Nork erran dezake haren zoriona,

 Jainkoak egin ziona?

 

 6

 

 Gizon idurirat Jauna aphaldurik

 Mintzatzen zitzaion, ondorat heldurik.

 Ez dela on, zion, gizona, delarik,

 Izan dadin bakharrik.

 

 7

 

 Jainkoak Adami lotarik emeki

 Sahetsetik zion hechur bat ebaki.

 Eba zen hartarik lehen emazteki

 Adamen laguntzat jeiki.

 

 8

 

 Adam eta Ebak egoitza lehena

 Baratze bat zuten, daiten ederrena.

 Dena zen heiena hango gozamena,

 Salbu fruitu batena

 

 9

 

 Sugeak Ebari esondatzen dako

 debeku fruiturik har dezan jateko

 «Jaten, baduzue bizirik bethiko,

 Izanen zarete Jainko».

 

 10

 

 Ebak Adamekin fruitua jaten du:

 Beren zoriona hortan zuten galdu.

 Geroztik munduan zer kalte ez dugu,

 Herio, gaitz eta gudu!

 

 11

 

 Lehen burhasoak egin bekhatua

 Gure odolean dagoku sartua

 Nahiz bathaioan zaikun barkhatua.

 Zein den ondoriotsua!

 

 12

 

 Zu bakharra zare, Birjina Maria,

 Notharik deus gabe jajotu garbia.

 Sugearen buru ikharagarria

 Zuk jorik da eroria.

 


inprimatu